Apuntatu EHUko Plan Campus Planeta berriari buruzko saio parte-hartzaileetan Donostin, Leioan eta Gasteizen [Ikasleak]
Zure ideiak entzun nahi ditugu!
EHUren Plan Campus Planeta berria prestatzen ari gara, gure unibertsitatea ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarriagoa eta arduratsuagoa izatea helburu duen proiektua. Inkesta bat bota genuen otsailean (779 erantzunekin!) gure unibertsitateak mundu hobea lortzeko nola funtsezko papera joka dezakeen iritzia ezagutzeko. Hurrengo asteetan topaketa bat egingo dugu campus bakoitzean, zuokin ikasleekin aurrez aurre biltzeko eta zuon ideiak entzuteko.
Animatu parte hartzera eta eman izena nahi duzun saioan! https://forms.office.com/e/0CGiqDg4DJ?origin=lprLink
Saio horietan parte hartzerik ez baduzu, baina ingurumen-kudeaketa jasangarria eta osasungarria sustatzen duten ekimenetan parte hartzeko interesa baduzu, eman zure datuak ere gurekin harremanetan egoteko.