Apuntatu EHUko Plan Campus Planeta berriari buruzko saio parte-hartzaileetan Donostin, Leioan eta Gasteizen [Ikasleak]
Zure ideiak entzun nahi ditugu!
EHUren Plan Campus Planeta berria prestatzen ari gara, gure unibertsitatea ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarriagoa eta arduratsuagoa izatea helburu duen proiektua. Inkesta bat bota genuen otsailean (779 erantzunekin!) gure unibertsitateak mundu hobea lortzeko nola funtsezko papera joka dezakeen iritzia ezagutzeko. Hurrengo asteetan topaketa bat egingo dugu campus bakoitzean, zuokin ikasleekin aurrez aurre biltzeko eta zuon ideiak entzuteko.
Animatu parte hartzera eta eman izena nahi duzun saioan!
- Martxoak 24, 12:00 (Leioa, Liburutegia, Doktorego Eskolako ikasgela 6-B Gela)
- Martxoak 25, 12:00 (Donostia, Zuzenbide Fakultatea, Clara Campoamor Batzar Aretoa)
- Martxoak 26, 12:00 (Vitoria-Gasteiz, Pabiloia, i3 Lab Campus)
Saio hauetan parte hartzerik ez baduzu, baina ingurumen-kudeaketa jasangarria eta osasungarria sustatzen duten ekimenetan parte hartzeko interesa baduzu eta/edo ideiaren bat baduzu, utzi zure datuak harremanetan mantentzeko: iraunkortasuna@ehu.eus