Arabako Campusak irailetik aurrera ikasleentzako egoitza berria izango du
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/02
Arabako Campuseko bigarren egoitzan izena emateko epea zabalik dago jada. Resa Torres Gasteiz izena dauka; izan ere, egoitza berria RESA enpresak kudeatuko du. Izarduy komandatea 21.ean dago egoitza eta irailerik aurrera hartuko ditu lehenengo egoiliarrak. Gelak indibidualak, sukaldedun atikoak eta gela partekatuak ditu aukeran eta horrez gain, egoiliarrek bestelako kirol eta aisialdirako zerbitzuak izango dituzte.
Prezioari dagokionez, gela motaren arabera 598 eta 990 euro artean dago alokairua. Resa eta EHUren akordioari esker, egoera ekonomiko zaila duten ikasleei bekak eskainiko zaizkie; zehazki, bi beka aterako dira Arrakasta eta Fondo Sozialeko programaren bidez EHUn ikasten ari diren ikasleentzat. Laguntza horiek eskatzeko epea uztailean irekiko da.
Resa Torres Gasteizko egoitza berria Arabako Campusak ikasle eta ikerlarientzat duen ostatu eskaintza zabaltzera dator. Izan ere, gaur egun 222 plaza eskaintzen dira Tomas Alfaro Fournier egoitza unibertsitarioan. Bigarren egoitza honekin, guztira, 446 plaza eskainiko dira egoitza unibertsitarioetan Araban.