Burokrazia arintzeko neurria: aurrerantzean mantenurako dietak kopuru finko batekin ordainduko dira
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/02
Lanagatik jon-etorriak, tribunal eta antzekoetan parte hartzeak, kongresu eta jardunaldietara joateak aurrerantzean modu errazagoan justifikatu ahalko dira, horiek eragindako gastuak kobratu ahal izateko. Modu horretan, burokratizazioa murrizteko konpromisoan urrats garrantzitsua eman du errektoretza taldeak, IRien eta Ikerketaren errektoreordetzaren eskutik.
Oraindik ez da indarrean sartu, baina araudia prest dago eta maiatzaren 13ko Gobernu Kontseiluan, zirriborroa aurkeztu zenean, erantzun positiboa jaso zuen. Hala, araudi berriari esker, mantenu-gastuak konpentsatzeko eguneko dieta finkoen sistema berreskuratuko da, beti ere ezarritako kopuruen arabera. Hartara, ez da fakturarik edo tiketik aurkeztu beharko mantenu gastu horiengatik; alegia, bazkari, afari eta era horretako gastuengatik. Horrek erraztu egingo du prozedura bai langilearentzat bai administrazioarentzat. Eta, horretarako eskubidea izango dute lanlekutik kanpo aritu behar dutenak eta ordutegiagatik bazkari/afaria ere egin behar duten pertsonak. Tiket eta fakturak garraio eta ostatu gastuentzat geratuko dira eta, horietan ere ezarritako kopuruen arabera jasoko dira bueltan gastuak.
Halaber, aspalditik aldatu gabe dauden atzerrian egindako gastuen konpentsazioarako taulak eta gehienezko kopuruak gaurkotuko dira.
Proposamena onartu bezain laister, ebazpena argitaratuko da eta Unibertsitate komunitate osoari helaraziko zaio.