Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EHUagora sendotzen ari da unibertsitateko parte-hartzerako tresna gisa: ia 500 kidek parte hartu dute lehen prozesuetan

Begirune eta Unibertsitateen Legearen aurreproiektua izan dira EHUAgoran abian jarri diren lehen bi partaidetza-prozesuak
Gazte talde bat

Prozesu parte-hartzaile bi jarri ditu aldi berean martxan EHUagora plataformak eta lehen bi prozesuetan: Unibertsitateen Legearen aurreproiektuari buruzko eztabaida amaitu da eta Begirune prozesua. Unibertsitateen lege aurreproiektuaren kasuan, EHUko komunitatetik jasotako ekarpenak bildu ditu errektoretza taldeak eta Eusko Jaurlaritzari helarazi dizkion, lege aurreproiektuari ekarpenak egiteko fasea irekita egon den bitartean. Dagoeneko epe hori itxita dago eta EHUagoran ere bukatutzat eman da ekarpenak egiteko epea.  

Hala ere, oraindik zabalik dago Begirune prozesuari dagokiona, EHUko espazioetan eta harremanetan errespetuan eta erantzukidetasunean oinarritutako jarduera-protokoloa adostea helburu duen prozesu parte-hartzaileak. Kasu honetan, ekainaren 30ean amaitu zen proposamenak kontrastatzeko fasea, eta orain zirriborroa idazteko fasera igaro da prozesua. 

Lehen hilabeteotako esperientziak erakutsi du EHUagora tresna eraginkorra dela unibertsitate-komunitatearen ahotsa entzun, eztabaida sustatu eta gobernantza parte-hartzailea sendotzeko. Hala, 458 lagunek hartu dute parte prozesu bietan orain arte; horien artean, irakasleek eta ikasle-elkarteetako ordezkariek izan dute parte-hartzerik handiena. Hori dela eta, eta tresna baliagarria dela irizten dio errektoretza taldeak. 

Parte hartze digitala 

2026ko apirilean martxan jarritako EHUagora Euskal Herriko Unibertsitateko komunitatearen parte-hartzea sustatzeko plataforma digitala da. Errektoretza taldeak bultzatutako ekimen honek 2026-2028 Plan Estrategikoan jasotako Denon Artean gobernantza-eredua garatzen du, eta EHUko kide guztiei aukera ematen die unibertsitatearen etorkizunari buruzko eztabaidetan, proposamenetan eta erabakietan parte hartzeko. 

Decidim software librean oinarrituta eta Komunikatik enpresaren laguntzarekin garatutako plataformak hausnarketarako, proposamenak egiteko eta adostasunak eraikitzeko espazio digitala eskaintzen du. Parte hartzeko, EHUko LDAP identifikazioa erabiltzea beharrezkoa da, komunitatearen arteko eztabaida gardena eta kalitatezkoa bermatzeko.