Egonkortzea azkartzea eta promoziorako bi urteko itxaronaldia murriztea, errektoretza taldearen konpromiso
200dik gora plazako lan eskaintza publikoa egingo du EHUk irakasleen plantila egonkortzeko eta promozionatzeko
Lehenengo argitaratze data: 2026/01/15
Irakasle eta ikertzaileen 2025eko Enplegu Eskaintza Publikoa (EPE) onartu zuen gobernu kontseiluak abenduan izandako bileran. Guztira 169 plaza izango dira txanda librean. Horietatik, 50 irakasle titularrak, 88 (+5) irakasle agregatuak (binkulatuak) eta beste 26 ikerlari doktore iraunkorrenak (I3 eta R3 ziurtagiria duten ikerlarientzat).
EPE horrek jarraipena ematen dio plantilla egonkortzeko hasitako bideari, indarrean dauden birjartze tasak ahalbidetzen duen egonkortzeko plaza guztiak ateraz. Oraingoan Unibertsitateko Titularren plazen kopurua igo egin da eta tokia egin zaie plaza binkulatuei. Horrekin guztiarekin lortu da murriztea akreditazioak dituzten behin behineko IRIen itxaron zerrenda. Hala ere, oraindik 300dik gora akreditatutako behin-behineko IRI daude zain bere lanpostuan egonkortasuna lortzeko. Hurrengo urteetan ere lehentasuna izango da behin-behineko IRIen egonkortze prozesua azkartzea, EPEtara legeak ahalbidetzen dituen ahalik eta postu gehien ateraz.
Promozioa: Katedraduna, Osoa eta Ikerketarako Irakasle
Errektoretza taldearen lehentasunezko konpromisoetako bat da promozio prozesuen itxaron zerrendak desagertzea eta gehienez ere, bi urteko itxaronaldia egin behar izatea dagokien plazak hartzeko. Gaur egun, gaur egun, 182 pertsonakoa da promoziorako itxaron zerrenda; tartean, 2010az geroztik zain daudenak ere badira.
Horrekin koherentzian, 2025eko Lan eskaintza publikoak unibertsitate katedrarako plaza guztiak gehitu ditu eta baita promozioan eskatutako irakasle osoko plaza denak ere. Zehazki, 23 katedra plaza deitu dira eta irakasle oso izateko 33; guztira, promoziorako 56 plaza.
Bada, egoera hori modu estrukturalean konpontzeko, Gobernu Kontseiluak, gainera, adostu zuen beharrezko tramiteak hastea IRIen promozioa azkartzeko eta beren-beregi adierazi zuen bere nahia dela 2026 eta 2027ko EPEetan legeak ahalbidetzen dituen plaza guztiak. Urrian onartu zen araudi berriak ahalbidetu du urrats hori eman ahal izatea, sailek eskariak egiten zuten kopuru muga kendu baitu, eta Eusko Jaurlaritzaren on ikusia dauka.
2026ko EPEari begira, 2025eko promozioko eskariak jaso dira. Eskari horiei guztiei bidea ematea da erronka orain, eta modu horretan lortuko da gaur egun dagoen itxaron zerrenda murriztea ahalik eta azkarren eta aurrerantzean, gehienez ere, bi urtekoa izatea itxaronaldia plaza izatera iristeko akreditazioa lortzeko.