Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Arabako Campusak hartuko du EHUren ikasturte berria

2026-2027 ikasturteko irekiera ofiziala irailaren 14an izango da
2025-2026ko ikasturteko irekiera ofiziala

Iaz Gipuzkoako Campusean egin ondoren, aurten Arabako Campusaren txanda iritsi da. Datorren irailaren 14an, astelehena, goizeko 11:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateak 2026-2027 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi akademiko nagusia ospatuko du Arabako Campuseko Letren Fakultatean.

Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak unibertsitateko komunitatea eta euskal gizarteko ordezkariak gonbidatu ditu ikasturte berriaren ateak irekiko dituen zeremonia instituzional honetara. 

STEAM programak eta genero-ikuspegia aztergai irekiera hitzaldian 

Ekitaldiko ardatz nagusietako bat ikasturte hasierako hitzaldia izango da, eta aurten Inmaculada Tazo irakasle eta ikertzaileren eskutik izango da, “Genero-sistemak industria-ingeniaritzetan" izenburupean. Tazo industria-ingeniaria da, Ikasketa Feministetan eta Genero Ikasketetan doktorea, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Energia Ingeniaritza Saileko irakaslea, eta industria-ingeniaritzako genero-sistemen eta gizarte-gaitasunen ikertzailea EHUko Makinak eta Motor Termikoak arloan. Tazok 20 minutuko hitzartzea izango du ingeniaritza eta arlo teknologikoa genero-ikuspegitik jorratzeko.  

Zeremoniaren egitarau ofiziala 

Ekitaldiak euskal erakundeetako agintari nagusiak bilduko ditu, eta ohiko protokolo akademikoari jarraituko dio: 

  • 2025-2026 Ikasturteko memoriaren laburpena: Leire Garmendia Unibertsitateko idazkari nagusiaren eskutik. 
  • Ikasturte hasierako hitzaldia: “Genero-sistemak industria-ingeniaritzetan", Inmaculada Tazoren eskutik. 
  • Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorearen mintzaldia. 
  • Amaiera: Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatzaren emanaldiak emango dio amaiera zeremoniari.