Igor Ahedo Gurrutxaga
Igor Ahedo Gurrutxaga Zientzia Politikoetan doktorea eta EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea da. Parte Hartuz taldeko ikertzaile nagusia eta EHUko Gizartea, Politika eta Kultura Doktoretza Programaren arduraduna da. EHUguneko zuzendaria ohia da, Harreman Instituzionaletarako Errektoreordetzako gizarte zibilarekin lenkidetzarako zuzendaritza. Genero irakaskuntzako formatzailea da G9an eta EHUko Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuan. Bere ikerketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Elaboración de los nuevos criterios de evaluación de la actividad docente en base al real decreto 678/2023“ (Aneca, 2024); “Activando la agencia del alumnado universitario en la gestión de las desigualdades de género en Gipuzkoa” (Gipuzkoako Aldundia, 2023); “Investigación Acción educativa para desvelar y gestionar cooperativamente las desigualdades de género” (Emakunde, 2022); “Nodos y retos de la reforma de la Ley de Universidades: un proceso participativo” (Ministerio de Universidades, 2021). 60 artikulu idatzi ditu, horietatik 20 Scopus eta WOSen indexatuak, 14 liburu eta 24 liburu-kapitulu. Prisma Social-en partehartzeari eta ikerketa-ekintzari buruzko monografiko bat koordinatu du, eta berrikuntza demokratikoari buruzko beste bat Oñate Sociolegal Series-en.