Martxan da TEKAZELek erabiltzeko jantokia Barriolan
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/02
Administrazio eta Zerbitzuetako langileentzako jantokia atondu dute Barriola gelategiko lehenengo solairuan eta martxan dago martxoaren amaieratik. Gipuzkoako Campusak 25.955 euroko inbertsioa egin du lekua egokitzen eta TEKAZELen eskura jarri ditu mikro-uhina, izozkailua, iturria, garbiketarako lekua eta armairuak. Jantoki berriak bi mahai borobil ditu eta 8-10 pertsona har ditzake aldi berean.
Harrera ona izan du hasieratik eta ikasturte hasieran jaso zuen eskaria Gipuzkoako campusak . Izan ere, Gipuzkoako Campusean izan badira ikastegietan jantokiak, baina Barriolan ez zegoen horrelako espaziorik, zerbitzuetako eta administrazioko langileentzat. Eskariari erantzuteko, aurretik erreprografia zerbitzua zegoen eta dagoeneko hutsik zen espazioa atondu da eta bulego bat eta jantokia egiteko baliatu da espazioa.
Abuztuan ere obretan
Leioako plataformak botatzeko lanen parterik zailena, eraisketa, amaituta, atontze lanei ekingo die enpresak eta horretarako udako oporraldia baliatuko da. Asmoa da ikasturtea hastearekin batera ahalik eta intzidentzia gutxien eragin dezatela obra horiek unibertsitateko ohiko jardunean. Hala, obra-hondakin guztiak kenduta hurrengo fasea izango da I eta II Aulategiak eta GKZ eraikina lotuko dituen zubi berria egitea. Horrez gain, errektoretza eta jantoki nagusiaren arteko espazioa ere birgaituko da.