Eduki publikatzailea

Martxan dira Leioako unibertsitate gunea hobetzeko lanak

Campusaren hobekuntza lanen baitan, plataformen eraistea hasi da. Lanak direla eta, Errektoretzako eraikineko zerbitzuak lekualdatu dira

Lehenengo argitaratze data: 2026/01/15

Errektoretzako eraikinaren infografia

Segurtasuna bermatzeko urgentziaz egin beharreko Leioako plataformen eraisketa bigarren fasean sartu da. Aulategietan hasitakoari, Errektoretzako eraikina eta Ostalaritza Eskola lotzen dituzten pasarelen eraisketa lanak gehitu zaizkie. Ondorioz, Errektoregoko 400dik gora langile aldi baterako lekuz aldatu beharra egon da eta datozen 4 eta 6 aste bitartean, zerbitzuak Campuseko eta Bilboko Ingenieritzan zehar egokitu dira, aurrez aurreko zerbitzua bermatu ahal izateko. 

Aldi baterako berkokatzea

Bizkaiko eta Komunikazioko Errektoreordetzatik ahalegina egin da langileak informatuta izaten aldiro. Eraiste lanak hasi aurretik eraikinaren egitura berrindartu da, makinek eurek lana egoki egin ahal izateko. Horren arabera, langileen leku aldatzea urtarrilaren19tik aurrera egiteko antolatu zen. Izan ere, txosten teknikoek jaso zutenez, ez dago segurtasun-arazorik eraikinari dagokionez. Hala ere, langileen lan-baldintzak, ongizatea eta zaintza lehenesteko asmoz, eraikin osoko langileak aldi baterako lekualdatzea erabaki du Bizkaiko Errektoreordetzak. Ondorioz, aldi baterako leku aldaketa osoa aurreratu egin da, eta 3 egunetan egin behar izan da. Hori dela eta, esker ona adierazi die errektoretzako langileen leku aldatzea ahalbidetu duten guztiei eta, bereziki, IKTei eta Mantentze zerbitzuko lankideei euren egunerokotik haragoko lan karga handiari aurre egin behar izatea ekarri baitie, aurrez aurreko zerbitzua lanpostu guztietan bermatu ahal izateko gaurtik hasita. 

Datozen asteotan errektoretzako zerbitzuak Aulategi I eta IIan, Liburutegian, Maria Goiri eta Martina Casiano eraikinetan, Hezkuntza fakultatean eta Ingeniaritza eskolan (Bilbo) egokitu dira.