Eduki publikatzailea

Unibertsitateko langileen premiak ezagutzeko entzute-bira hasi du hiru Campusetako gerentziek 

Lehenengo argitaratze data: 2025/07/23

Hiru Campusetako gerentzien bilera

Maiatzean, ekainean eta uztailean hainbat bilera egin dituzte gerentzia taldeko kideek Gipuzkoako (Donostian eta Eibarren) eta Arabako Campusetan, langileen premiak ezagutzeko. Bizkaian irailean egingo dira bilerak. Gainera buzoi bana jarri dute martxan, langileek adierazten dituzten beharrizanen arabera hartu beharreko neurriak zehazten laguntzeko. Erabakiak, halaber, negoziazio mahaietan hartuko dira; alegia, langileen ordezkariekin batera, horixe baita organo eskuduna. Baina, gerentziak egoki iritzi dio aldez aurretik aukera ematea campusetako Teknikari eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen (TEKAZEL) egoera gertutik ezagutzeko iradokizunak, kexak, eskariak edo bestelako iritziak jasotzeko tresnak eskura jartzeari.   

Gobernatza desentralizazioa  

Komunikazio kanal hori jartzeko erabakiak erantzuten dio errektoretza taldeak hasieratik gehiago sustatu nahi izan duen gobernantza ereduaren desentralizazio asmoari eta behar horrek eraman du errektoretza taldea komunikazio bide zuzen hori hastera.  

Maiatzean, ekainean eta uztailean egin dituzte entzute-birak Gipuzkoa eta Arabako Campusetan, Donostian, Gasteizen eta Eibarren. Hurrengo hitzordua irailean izango da, Bizkaiko Campusetan. Hiru kasuetan, gainera, posta-kontu bana sortu du Gerentzia taldeak, langileen euren kexa, iradokizun, eskari edo iritzi emateko:  

araba.go@ehu.eus; bizkaia.go@ehu.eus eta gipuzkoa.go@ehu.eus   

Hiru buzoietan jasotako proposamenak lagungarri izango dira negoziazio  mahaira eraman beharreko gerentziaren 2026ko lanaldia diseinatzen hasteko.  

0,5eko soldata-igoera  

Langileen ordezkariekin izandako azken bileran jakinarazi zitzaien moduan, funtzionarioentzat Espainiako gobernuak, uztailaren 3an, onartu duen azkeneko soldata igoera irailetik edo urritik aurrera aplikatu zaie EHUko langileei. Igoera atzeraeraginez aplikatuko da, 2024ko urtarrilaren 1etik eta aurretik onartutako %2ko igoerari gehituko zaio.