Eduki publikatzailea

Zabalik da unibertsitateko mikrokredentzialak aurkezteko eta eskatzeko epea

Irakasleek martxora arte dute prestakuntza-proposamenak egiteko

Lehenengo argitaratze data: 2025/07/23

Pertsona bat etiketetan idazten

Unibertsitateko mikrokredentzialak, prestakuntza-eredu berritzaile eta etengabeko ikaskuntzarako tresna gisa, enpresei eta erakundeei zuzenduta daude, baita gaitasunetan hobetu nahi duten profesional guztiei ere. EHUren etengabeko prestakuntzarako apustu estrategikoa dira, Europar Batasuneko Next Generation funtsekin finantzatuta. Izan ere, entitate eta pertsona eskatzaileek % 70erainoko murrizketa lor dezakete matrikulan. 

Prestakuntza-ibilbideak Unibertsitateko irakasleek diseinatu eta zuzenduko dituzte. Aldez aurretik, enplegagarritasuna hobetu, birkualifikazioa sustatu, lanbide berrietara bideratu, unibertsitateko ikasketetarako gerturatu edo gizarteratzeko tresna gisa baliatu nahi duten enpresen eta erakundeen eskaerak detektatu eta jaso beharko dira. Izan ere, enpresen, erakundeen eta administrazioaren prestakuntza-beharrei erantzuten dieten formazio-ibilbideek aurkeztu beharko dituzte irakasleek; alegia, ad hoc prestakuntzak dira, 10 eta 30 ordu bitarteko formazio-pilulak. 

Laburbilduz, unibertsitateko mikrokredentzialek ezagutza sustatzeaz gain, enplegu-aukera berriak sortzea, gizarteratzea sustatzea eta goi-mailako hezkuntzarako sarbidea demokratizatzea dute helburu. Izan ere, ez da unibertsitateko ikasketarik behar prestakuntza horiek lortzeko. Nahikoa da 25 eta 64 urte bitartean izatea eta curriculuma zein gaitasun profesionalak hobetzeko gogoa izatea. 

Informazio gehiago, Unibertsitateko Mikrokredentzialak atarian.