Buenas-practicas-para-abordar-las-violencias-sexuales-en-las-universidades-europeas

UPV/EHUko ikerlari talde batek USV React proiektuaren barnean eginiko ikerketatik atera duen gida

Irudia

Txosten honen helburua unibertsitate eremuaren baitan indarkeria sexualei buruzko prestakuntza-, prebentzio- eta jardun-izaera duten ekintzen berri ematea da, USVreact proiektuaren (JUST/2014/RDAP/AG/VICT/7401 ) garapen prozesuan zehar praktika on gisa identifikatu ditugu-eta. Ekintza horiek xeheki deskribatzearekin bat, beraien ahulgune eta mugen inguruan hausnartu dugu. Izan ere, etorkizunean suerta daitezkeen formakuntza-esperientziei begira, ikaskuntza iturria izan daiteke gogoeta hori. Azkenik, beste ekintza mota batzuetan ere jarri dugu arreta, esaterako, ikasleek antolatutako kanpaina aktibista eta esku-hartze artistikotan.