Otsailak 11. Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna

Otsailak 11. Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna

Ekitaldiak

Erakusketa: Euskal emakume aitzindariak Zientzia eta Teknologian

Otsailak 6-10
Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Bizkaiko Campusa)

Emakumea eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak alor horretan aitzindariak izan diren euskal emakumeen erakusketa txiki bat jarri du atari nagusian. Eraskusketan Felisa Martin Bravo, estatuko lehenengo Doktorea Fisikan edo Lydia Zapata paleontologoa bezalako emakumeen inguruko informazio interesgarria agertzen da.

 

Jardunaldia: Generoa eta zientziaren komunikazioa

Otsailak 9
Kultura Zientifikoko Katedra

Jardunaldi horretan profil desberdineko 22 hizlarik hartuko dute parte, eta zientziaren komunikazioaren eremuan genero-ikuspegia nola txertatu eta hobetu hausnartuko da.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago

 

Zientziaren eta teknologiaren esparruan paper erreferentea izan duten edo izaten ari diren Euskadiko emakumeen ilustrazioen erakusketa ibiltaria

Otsailak 10: Inaugurazio-ekitaldia, Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Egunean.

Zientzia eta teknologiaren esparruan paper erreferentea izan duten edo izaten ari diren Euskadiko emakumeen ilustrazioen erakusketa ibiltaria da, hiru emakume-kolektibo desberdin ikusarazteko helburuarekin (emakume aitzindariak historian zehar, gaur egun UPV/EHUn irakaskuntza-lanak egiten dituzten erreferentziazko emakumeak eta UPV/EHUn graduondokoak edo doktoregoak garatzen ari diren emakumeak).

ITELAZPI eta UPV/EHUren arteko lankidetza

 

Informatika ipuin eta magia bidez: Bitarra

Otsailak 13
Informatika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak: Ekintzaren helburua da haurrek modu dibertigarrian ikastea informatikaren hainbat kontzeptu zientifiko. Zehatz mehatz, zenbaketa bitarra zer den ikasiko dute. Horretarako, ipuinak eta magia erabiliko dira bitarteko gisa.

 

Kriptografia

Otsailak 16
Informatika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

DBH3 eta DBH4ko ikasleak: Ekintzaren helburua da gaztetxoek modu dibertigarrian ikastea informatikaren hainbat kontzeptu zientifiko. Zehatz mehatz, kriptografia zer den eta nola egiten den ikasiko dute. Horretarako, aurrez grabatutako bideo bat eta haiekin elkarrekintzan aritzeko prestatutako materiala erabiliko dira bitarteko gisa.

 

Emakume zientzialariak atzo eta gaur

Otsailak 16.
Victoria Egugenia - Club Aretoan
Informatika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

Olatz Perez de Viñasprek UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea izango da hizlari.

 

Algoritmoak

Otsailak 17
Informatika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

Ekintzaren helburua da haurrek modu dibertigarrian ikastea informatikaren hainbat kontzeptu zientifiko. Zehatz mehatz, algoritmo bat zer den ikasiko dute. Horretarako, ipuinak eta magia erabiliko dira bitarteko gisa.

 

Ikastetxeetara bisitak

Otsailean zehar
Informatika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

Aurkezpena Donostia inguruko zenbait zentrotan: Adimen Artifiziala, justua ote?
Jarduera Batxilergoko 2. urteko ikasleentzat da.
Hizlariak: Usue Mori Carrascal eta Olatz Arbelaitz Gallego

 

Aldez aurretik grabatutako bideoak sarera igoko dituzte

Otsailean zehar
Informatika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

Itziar Irigoyen Garbizu eta Maitane Martinez Eguiluz ikerlariek bideoak grabatu dituzte sareetan zabaltzeko.

 

«Zientzialari bati elkarrizketa» izeneko bigarren lehiaketa: Saritutako bideoen proiekzioa

Otsailean zehar
Kimika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

Lehen Hezkuntzako azken mailako (11-12 urte) ikasleentzako lehiaketa. Aurrez proposatzen zaien zientzialari bati elkarrizketa eginez bideo laburrak egitean datza. Gipuzkoako ikastetxeak aldez aurretik deialdian izena eman dutenak dira. Lau sariek bideorik onena, elkarrizketarik onena, edizioaren kalitatea eta epaimahaiaren aparteko saria aitortzen dituzte. Sariak Eureka Museorako sarrerak eta UPV/EHUren logoa duen eskola-materiala emateko dira. 

Jarduerari buruzko informazio gehiago

 

Mujeres Telekas

Otsailean zehar
Bilboko Ingeniaritza Eskola (Bizkaiko Campusa)

Mujeres Telekas taldea Bizkaiko hainbat ikastetxetara joango da hitzaldiak ematera eta aurretik sortu dituzten bideo eta material batzuk aurkeztera. 

Jarduerari buruzko informazio gehiago

 

Altxorraren Bila

Otsailean zehar
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola 

Honen helburua bikoitza da, alde batetik jendeak Marie Curie edo ikertzaile famatuen ikerkuntza ezagutzen du baina ez bertakoa eta horrela unibertsitateko ikerkuntza ezagutzea eta ez ikustea zerbait urrutikoa bezala, egiten den ikerkuntzaren “alderdi praktikoa” ezagutzea da beste helburua. Horrela eskolako emakume ikertzaileekin zerikusia duten probak/erronkak egiten dira ibilbidean zehar eta probetan lortutako pistekin, bukaerako froga ebatzi daiteke. Familiei dago bideratua, 4-10 urte bitarteko umeak dituzten familiei.

 

Largometraje Picture a Scientist

2022-23 ikasturteko seihilekoaren amaiera
Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Bizkaiko Campusa)

Hiru ikertzailek (Nancy Hopkins biologoa, Raychelle Burks kimika eta Jane Willenbring geologoa) beren esperientziak azaldu dituzte, eta jasan dituzten diskriminazio-egoera batzuk azaldu dituzte.

Jarduerari buruzko informazio gehiago

 

Graduen aurkezpena

2022-23 ikasturteko seihilekoaren amaiera
Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Bizkaiko Campusa)

O11 dela-eta, Fakultateko irakasle emakume asko ikastetxeetara joango dira O11 ospatzera, eta erreferente gisa agertuko dira.

 

2023ko egutegia egitea

2023. urtean zehar
Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Bizkaiko Campusa)

Hilero zientzialari garrantzitsu bat nabarmentzen da, eta Fakultateak antolatuko dituen jarduerak jasoko dira egutegian.

Jarduerari buruzko informazio gehiago

 

Zientzia ere bada nesken kontua (Emakumeak zientzian)

2023. urtean zehar
Informatika Fakultatea, Kimika Fakultatea eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Gipuzkoako Campusa)

UPV/EHUko hiru Fakultate horiek Emakumeak Zientzian elkartean parte hartzen dute. Elkarteak urtean zehar antolatzen dituen ekintzetan parte hartuz.

 

Eskola Sgiker

2023. urtean zehar
Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak (SGIker)

UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorrek (SGIker) 2018-2019 ikasturteaz geroztik egindako ekimena da, inguruko ikastetxe publikoetako 6-7 urteko ikasleen STEM ikasketetan interesa pizteko. Hori dela eta, Leioako Bizkaiko campuseko unitate eta laborategietako teknikariek diseinatutako tailerrak ematen dituzte gai hauen inguruan: erresonantzia magnetiko nuklearra, analisi-zentrala, X izpiak, molekulak eta materialak, animaliategia eta fitotroia eta berotegia.

Jarduerari buruzko informazio gehiago