Aniztasun funtzionalaren eta unibertsitate inklusiboaren gaineko saioa. HAUSNARKETAK

2015ko abenduaren 2an, Leioan, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan

Saioan aniztasun funtzionala duten UPV/EHUko bi ikaslek, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle batek, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko ordezkari batek eta saioa dinamizatzeaz arduratu ziren Urtxintxa Eskolako bi ordezkarik hartu zuten parte.

Gainera, saioko jardueretan inplikazio eta parte-hartze handia izan zuten Irakasleen Eskolako ikasleak joan ziren.

Hemen, aniztasun funtzionalaren eta unibertsitate inklusiboaren gaineko saio honetan egin ziren iradokizunak, kritikak eta ekarpenak biltzen ditugu. Hauek saioaren amaieran jaso ziren,  hartarako jarritako taula batean.

Haietan, Unibertsitatean aniztasun funtzionala hobeto ezagutzearen eta unibertsitateko komunitatearen kide guztien aldetik inklusioaren aldeko inplikazio handiagoa egotearen interesa adierazten da, besteak beste.

Txalotzen dut / Aplaudo:

  • Iniciativa de hablar sobre la diversidad funcioanal cuando es algo cada vez más común.
  • Holako hausnarketa eta heziketa prozesuei ekarpenak egiten dutenei, gure barnekoa aberastuz eta elikatuz.
  • Conocimiento de la discapacidad que no es la mía o de gente de alrededor.
  • Horrelako ekimenak unibertsitatean aurrera eramatea.
  • Aniztasun funtzionala benetan zer den ikasi ahal izatea "lehenengo pertsonari" bizi dutenen laguntzaz.
  • Poder conversar en primera persona.
  • Oniño baduzuela, benetako gentea, laguntzeko prest dauzenak!

Kritikatzen dut / Critico:

  • Falta de implicación por parte de mucha gente.
  • Bestelako hitzaldiekin zapaltzea (ordu berean).
  • Denbora falta.
  • Pertsonak erdigunean ez jartzea (arreta eta entzutea).

Proposatzen dut / Propongo:

  • Holako gehio egota eta maiztasun handigoarekin.
  • Formakuntza saioak egitea (ikasle, irakasle, PAS, elkarteak...).
  • Más conocimientos en todas las discapacidades que haya.
  • Cooperación entre servicios de apoyo y alumnado de "Comunicación".
  • Beste ekitaldi gehiago.
  • Holako ekitaldi gehiago izatea eta etorkizunari begira kolaborazio-hausnarketa bideak zabaltzea

Saioko irudiak