inf_becas_gureak_2019

“GUREAK BEKAK” ezgaitasuna duten ikasleei zuzendutako praktika ordainduak

2. DEIALDIA (2019)

Irudia

Gureak taldeak “GUREAK BEKAK” bigarren deialdia jarri du martxan. Beka honen helburua, enpresetako praktika akademikoen bidez, ezgaitasuna duten ikasleei enplegagarritasuna eta lanbide etorkizuna garatzen laguntzea da.

Eskaria egiteko epea 2018 abenduaren 3an irekiko da eta abenduaren 12an itxiko da.

Praktiken gutxieneko iraunaldia ondoz ondoko 3 hilabetekoa izango da. 6 hilabetera arte luza daiteke, enpresa hartzaileak hala erabakiz gero. Ordutegia gehienez astean 40 ordukoa izan daiteke.

Praktikak 2019ko urtarrilaren 7an eta abuztuan 31ean bitartean egingo dira.

Izena emateko epea abenduaren 21era arte luzatuta

GUREAK enpresa taldeak praktikak ordainduko ditu, 750 euroko zenbatekoa emanaz hilero lanaldi osoko praktikatan eta zati proportzionala lanaldi laburrekoetan.