UNIBERTSITATE INKLUSIBOARI BURUZKO IV. KARTEL LEHIAKETA 2019

Oinarriak

Irudia

UPV/EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lehiaketa bat antolatu du unibertsitate inklusiboaren adierazgarri izango den kartela aukeratzeko, oinarri hauekin:

Gaia

XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa, desgaitasunak eta, oro har hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle guztiei ikasketetan eta unibertsitateko jarduera guztietan sarbidea eta parte hartzeko aukera berdintasuna emango diena.

Parte hartzaileak

  1. UPV/EHUren titulu ofizial batean (gradua, masterra edo doktorego programa) edo graduondoko berezko titulu batean matrikulatuta dagoen eta mugikortasun-programen bidez UPV/EHUn dagoen edozein ikaslek. 
  2. Lan bakar bat aurkeztuko du ikasle bakoitzak.

Lanen ezaugarriak

  1. Kolorea eta teknika: libreak.
  2. Obraren tamaina: 50 x 70 cm, bertikalean.
  3. Lanak originalak eta argitaragabeak izango dira, eta nahitaezko osagarri izango dituzte:
    1. lehiaketaren gaiarekin zerikusia duen testu bat: euskaraz eta gaztelaniaz.
    2. UPV/EHUren logoa eta Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren izena, eransten den eredua jarraituz arabera (eranskin 1 ikusi)  
    3. Ez da onartuko UPV/EHUko logoa kartelaren diseinuko elementu moduan erabiltzea horrek UPV/EHU marka adierazteko gidan ezarritako ezaugarriak, neurriak edo kokapena aldatzea baldin badakar (https://www.ehu.eus/documents/10136/3950780/GUIA_EXPRESION_UPV_eusk.pdf/a9b50693-d367-4be8-9207-55a80259120e).
    4. Kartelen mezuek genero berdintasuna kontuan hartu beharko dute, hurrengo gidetan adierazten diren aholkuei jarraituz:

Lanen aurkezpena

  1. Obraren lema idatzita daraman itxitako gutun azal batean honako hauek entregatu behar dira:
    1. Obra paperean inprimatuta (Din A3) eta, horrekin batera, obra CD batean, jpg formatuan eta bi bereizmen desberdinekin: 72ppp, (webgunera igotzeko) eta 300ppp (inprimatzeko). Lanak lemarekin eta egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira.
    2. Itxitako gutun azal bat erantsiko da, lema berarekin, eta bertan sartuko dira egilearen identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN zenbakia, posta elektronikoa eta telefono zenbakia.
  2. Lanak aurkezteko epea: lanak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31n amaituko da.
  3. Lanak aurkezteko lekua: lanak UPV/EHUko Erregistro Orokorreko bulegoren batean aurkeztu beharko dira, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari zuzenduta (UPV/EHU-Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua. Ignacio María Barriola Zentroa. Elhuyar Plaza, 20018-Donostia-San Sebastián). Era berean, lanak aurkezteko erabili ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren beste bideak (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2012ko maiatzaren 16ko Erabakian aipatutakoak (erabaki horren bidez UPV/EHUko  Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia onartu zen).
  4. Erregistroen ordutegia Bizkaiko, Arabako nahiz Gipuzkoako Campusean, honako hau da:
    Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
    Ostiraletan  9:00etatik 13:00etara.
  5. Informazio telefonoa eta e-maila: 943 01 5183 / discap@ehu.eus  

Sariak

  1. Hiru sari emango dira:
  • 1. saria: 1.000€
  • 2. saria:    400€
  • 3. saria:    200 €
  1. Saria jabegabe utzi ahal izango da, kartelek gutxieneko kalitate teknikorik ez badute.
  2. Kartel irabazlea UPV/EHUren jabetza bihurtuko da, eta egileak haren ustiapen eskubideak lagako ditu, erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoen modalitateetan, UPV/EHU izanik horren onuradun bakarra.
  3. Kartel irabazlearen inprimaketak tonalitate aldaketaren bat behar badu, emaitza hobetze aldera, edo akats ortografikoak zuzendu behar badira, epaimahaiak aldaketa horiek agindu ahal izango ditu, egilearekin harremanetan jarri ondoren.

Epaimahaia

  1. Epaimahaiak 5 kide izango ditu: Arte Ederren Fakultateko eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko irakasle bana, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak izendatuak, UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren ordezkari bat eta ikasle bat, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluak izendatua.
  2. Kartel irabazlearen aukeraketa: epaimahaiak hautatutako kartelak jendaurrean erakutsiko dira, UPV/EHUren web orrian eta UPV/EHUren hiru campusetako gune desberdinetan. Hautatutako kartelen artetik, saridunak aukeratuko dira eta 2019ko azaroaren 29an jakinaraziko da erabakia. Sariak aurretik iragarriko den ekitaldi batean banatuko dira.
  3. Aurkeztutako lanek kontuan hartuko dituzte irudi bankuetatik hartutako argazki, irudi edo baliabide grafikoak erabiltzeko behar diren eskubideak, irudiak egilearenak ez direnean. UPV/EHUk ez du inolako erantzukizunik izango lanen edukiek hirugarrenei dagokienez eragin ditzaketen erreklamazioetan.
  4. Epaimahaiaren eskumenak: epaimahaiak, hautapen prozesuaren edozein unetan, atzera bota ahal izango du lan bat, baldin eta:
  • Zalantzak badaude haren egiletzaz.
  • Pertsonen duintasunaren aurkakoa bada.
  • Beste obra baten plagiotzat har badaiteke, edo plagioa ez izanik beste lan baten imitazioa denean, edota beste obra batzuetan inspiratzen denean. Hala, epaimahaiak, horren berri izatean, lanari originaltasun merituak falta zaizkiola erabaki ahal izango du.
  • Atzera botatzea bozketa hasi ondoren gertatzen bada, aurrera jarraituko du bozketak hautatutako gainerako kartelekin.
  1. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak erabakia berraztertu eta bertan behera utzi ahal izango du, aurreko paragrafoan aurreikusitako egoeraren bat sortzen denean.
  2. Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar onartzea bai oinarriak bai antolatzaileen eta epaimahaiaren erabakiak, eta uko egitea oinarrien eta erabakien aurkako errekurtsoei.
  3. Antolakuntzak oinarri hauek aldatu ahal izango ditu, beharrezkoa izanez gero.

Saritutako lanak

Erakusketarako hautaturiko lanak

Sariak emateko ekitaldia

Abenduaren 18an

12:00etan

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Fakultateko sarreran

Kartel Lehiaketen erakusketaren ondoan

Esteka: Sariak entregatzeko ekitaldiaren argazkiak