DEIALDIA, IKASLEEN, ENPLEGUAREN ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZARENA, DESGAITASUNAREN, HEZKUNTZA PREMIA BEREZIEN ETA HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN ARLOKO MASTER AMAIERAKO LANEN "IZASKUN HERAS PRADO" SARIA IRAGARTZEKOA

 

1. DEIALDIAREN HELBURUA ETA APLIKAZIO EREMUA

1.1 UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bidez, unibertsitate irisgarri, inklusibo eta osasungarri bat lortze aldera, eta ikasleak gai horietaz kontzientziari begira, sari honetarako deialdia egiten du:

Izaskun Heras Prado Saria, desgaitasuna, hezkuntza premia bereziak edo hezkuntza inklusiboa ardatz duten master amaierako lanetarako.
1.2 Nori zuzentzen zaion: deialdi hau zuzentzen zaie 2015/16 ikasturtean UPV/EHUko master ofizialen bat egiten ari diren ikasleei, edozein jakintza arlotakoak direla ere.

2. ESKARIAK EGIN ETA AURKEZTEKO ERA ETA EPEAK
2.1 Eskariak 2016ko irailaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, formulario hau bete behar da:

https://www.ehu.eus/es/web/discapacidad/inklusioaren-gaineko-maletarako-saria

2.2 Web orriko formularioari lanaren laburpen eskema bat erantsi beharko zaio xehetasun hauekin: lanaren justifikazioa, esparru teorikoa, helburuak. (Gehienez bi orri)

2.3 Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioari zerbait falta bazaio edo akats zuzengarriren bat baldin badauka, eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio falta diren dokumentuak aurkezteko edo akatsa zuzentzeko, eta jakinaraziko zaio hala egin ezean eskaria artxibatu egingo dela bestelako tramiterik gabe.

3. MASTER AMAIERAKO LANAK AURKEZTEKO ERA ETA EPEA
3.1 Master amaierako lanak 2016ko urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta aurretik defendatutakoak eta master bakoitzeko batzordeak onartutakoak izan beharko dira.

3.2 Lanak norenak diren jakiteko modurik egon ez dadin, sinatu barik eta egilearen izenik gabe aurkeztu beharko dira.

3.3 Lanak UPV/EHUko Erregistro Orokorreko bulegoren batean aurkeztu beharko dira, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari zuzenduta (UPV/EHU-Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua, Ignacio María Barriola Zentroa (Ikasgelategia) – Elhuyar plaza, 1 – 20018, Donostia). Era berean, eskariak aurkezteko erabili ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren beste bideak (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2012ko maiatzaren 16ko Erabakian aipatutakoak (erabaki horren bidez UPV/EHUko  Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia onartu zen).

Erregistroen ordutegia Bizkaiko, Arabako nahiz Gipuzkoako Campusean, honako hau da: astelehenetik ostegunera, goizean, 9:00etatik 13:00etara; eta arratsaldean, 15:00etatik 16:30era. Ostiraletan, udako lanaldian eta udaberriko eta neguko oporretan,  9:00etatik 13:00etara.

3.4 Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioari zerbait falta bazaio edo akats zuzengarriren bat baldin badauka, eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio falta diren dokumentuak aurkezteko edo akatsa zuzentzeko, eta jakinaraziko zaio hala egin ezean eskaria artxibatu egingo dela bestelako tramiterik gabe.

4. SARIAREN ZENBATEKOA
4.1 Saria 1000 eurokoa izango da. Saritik sor daitezkeen zerga betebeharrak saria jasotzen duenak hartu beharko ditu bere gain, eta ez UPV/EHUk.

4.2. Saria emateke utz daiteke.

4.3 Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lan irabazlea argitaratu ahal izango du bere web orrian.

5. EPAIMAHAIA
5.1 Epaimahaiak osakide hauek izango ditu, denak ere UPV/EHUkoak: hezkuntza inklusiboaren gaian adituak diren bi irakasle, Ikasleen zuzendaria, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko kide bat eta masterreko ikasle bat, Ikasleen Kontseiluak izendatua

5.2 Epaimahaiak iritzia eskatu ahal izango die epaimahaitik kanpoko profesional, ikertzaile edo espezialistei.

5.3 Balorazio irizpideak

Lanaren kalitatea eta horren barruan: helburuak behar bezala definituta izatea, datuak zorroztasunez erabiltzea, lana zehaztasunez egitea eta azalpena argia izatea.
Lanaren garrantzia eta originaltasuna, eta honen barruan: gaiaren, ikuspegiaren edo arloaren berritasuna; interesa; ikerketaren etikari dagozkion praktika onak erabiltzea; eta lotura izatea euskal gizartearekin.
Baloratuko da lanak inklusioaren printzipioak aintzat hartzea, eta lana bera inklusioaren ikuspegitik eginda egotea. Era berean, kontuan hartuko da lanak zelako ekarpena egiten dion unibertsitate edo gizarte inklusibo baterako behar diren aldaketen gaineko eztabaidari, edo zelako aukerak dauden lanean proposatutakoa praktikan aplikatzeko. Azkenik, aintzat hartuko da lanak lortua izatea hezkuntza inklusiboaren arloko praktika onekin eta UPV/EHUko ikasleen hezkuntza premia bereziekin.
5.4 Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

5.5 Deialdi honetan parte hartzeak berez dakar oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak beren osoan onartzea, eta agerian uko egitea haien kontrako errekurtsoak jartzeari.

6. DEIALDIA
6.1 Deialdia egiten duen erabaki honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 116. artikuluari eta hurrengoei jarraituz  (30/1992 Legea, azaroaren 26koa). Deialdiaren ebazpena azaroaren 18an argitaratuko da web orrian argitaratuko da (www.ehu.eus/discapacidad).