inf_beca_lant_batuak_2020

Desgaitasuna duten UPV/EHUko ikasleentzako beka deialdia. Lantegi Batuak-en praktikak

Irudia

X. BEKEN DEIALDIA, DESGAITASUNAK DITUZTEN IKASLEENTZAT. 2023-2024 IKASTURTEA

Bekaren xedea

Bekaren xedea da ikasleen enplegu-aukerak handitzea, haien desgaitasunaren ondorioz lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonek haien enplegagarritasuna hobe dezaten bultzatuz.

Unibertsitatetik kanpo curriculumetik kanpoko edo curriculumarekin lotutako praktika akademikoak egiteko eskaintzen dira bekak, Zentroetan eta Titulazioetan ezarritako irizpideen eta Zentroen/Unibertsitateen eta erakunde laguntzaileen arteko hitzarmenen ezaugarrien arabera. Beka horiek dira legez aitortutako % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten eta Kanpoko Praktiketarako Unibertsitatearen Araudia betetzen duten ikasleentzako.

Nori zuzenduta dago?

Beka hori eskuratu ahal izango dute:

  • Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko azken ikasturtean dauden eta desgaitasuna duten ikasleek.
  • EHUren Masterren bat edo Master ofizialen bat egiten ari diren desgaitasundun ikasleek.
  • Baldin eta izena emateko epea amaitzerako unean unibertsitate-titulua eskuratzeko beharrezkoak diren kredituen % 50 gutxienez gaindituta baldin badute, eta inola ere ezingo dute eskatu titulua praktikak amaitu baino lehen. Gainera, Kanpoko Praktika Akademikoetarako EHUren Araudia eta Eskolan/Fakultatean kanpoko praktika akademikoetarako ezarritako eskakizunak (I. eranskina) bete beharko dira.

Ezinbesteko betekizuna da % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izatearen ziurtagiria izatea.

Eskaerak jasotzea

Lantegi Batuak-en BBK Enplegagarritasunean Laguntzeko Zerbitzura bidal dezakete eskabidea interesatuek.

Harremanetarako datuak:
Alicia García
BBK Enplegagarritasunean Laguntzeko Zerbitzua
Tel.: 94 453 70 66
Helbide elektronikoa: aliciagarcia@lantegibatuak.eus

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Lantegi Batuak-en eskabide-orria (Lantegi Batuak-en webgunetik deskarga daiteke, esteka honetan: Eskabide orrirako esteka

Hautagaitzaren arrazoiak azaltzeko Aurkezpen-gutuna.

I. eranskina. Kanpoko praktikak egiteko zentroaren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen agiria (praktiken unibertsitateko arduradunak sinatuta). (I. Eranskina).

Pertsona/aukera egokitzeko prozesua

Enplegagarritasunean Laguntzeko Lantegi Batuak-en Zerbitzuak  definituko du nork eskuratuko duen beka. Gainerako hautagaiak lanpoltsan sartu ahal izango dira.

Praktika egitea

Hautatutako pertsonaren prestakuntzaren arabera, Lantegi Batuak-en lantegi edo sail jakin batean jarriko da pertsona hori.

Erakundeko kide den pertsona bat esleituko zaio irakasle modura, eta hark bideratuko ditu uneoro ikaslearen praktikak; unibertsitateko tutore bat ere esleituko zaio.

Sei hilabeteko iraupena izango dute praktikek. Ikaslearen interesen eta ikasleak praktikak egiten dituen lantegiaren edo sailaren ordutegiaren arabera hitzartuko da lanaldia.

Lantegi Batuak-ek eskaintzen dizkion lan-eskaintzei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, agintzen zaizkion lanak egiteko, erakundearen agiriak eta gertakizunak erabat isilpean gordetzeko eta Lantegi Batuaken erregelamenduak eta arauak errespetatzeko konpromisoa hartuko du hautatutako pertsonak.

Unibertsitateak egingo ditu Hezkuntza-lankidetzako Hitzarmenak tramitatzeko beharrezko gestio guztiak; hitzarmen horietan, prestakuntza-proiektua eta Lantegi Batuak-ekin hitzartutako eginkizunak jaso beharko dira, besteak beste. Lantegi Batuak-ek praktikak amaitu ondoren ikasleari hark lortu duen aprobetxamendu-maila egiaztatzen duen ziurtagiria emateko konpromisoa hartzen du.

Zuzkidura ekonomikoa

Hilabeteko 750 eurokoa izango da 2023-2024 ikasturterako zuzkidura ekonomikoa, praktika-aldia lanaldi osokoa baldin bada. Hala ez bada, kopuru horren zati proportzionala.

Lantegi Batuak-i dagokio bekaren edo laguntzaren ordainketei dagokien kudeaketa eta finantzazioa eta Gizarte Segurantzako kotizazioko obligazioak eta indarrean dagoen legerian ezartzen diren obligazio fiskalak betetzea; fundazioa izango da Programak behar bezala funtziona dezan beharrezkoak diren barne-prozedura guztiak kudeatzearen arduraduna.

2023-2024 ikasturteko epeak

Eskabideak jasotzea. 2023ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.

Azaroaren 1etik abenduaren 15era artekoa izango da eskabideak jasotzeko epea. Enplegagarritasunean Laguntzeko Lantegi Batuak-en BBK Zerbitzuan entregatu behar dira eskabideak (aliciagarcia@lantegibatuak.eus).

Hautagaiekin elkarrizketak. 2023ko abenduaren 16tik 2024ko urtarrilaren 15era.

Elkarrizketak abenduaren 16tik urtarrilaren 15ra egingo dira praktikak egingo dituen pertsona hautatzeko. Lantegi Batuak-en egoitzan egingo dira elkarrizketak (Goietxa bidea 18. Ola-Sondika. Tel. 944537066 edo Iparragirre kalea 60. Bilbo Tel. 944436441).

Praktikak egiteko aldia. 2023ko otsailaren 1etik uztailaren 30era.

2023ko otsailetik uztailera egingo dira praktikak. Hitzarmenean adieraziko da ordutegia, edo pertsonak lan egingo duen lantegiaren edo sailaren ordutegia izango du.