Praktika Egokien Gida: EHUko sarbide-probetako egokitzapenak 2025
Sarrera
Gida honek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) sarbide probetako egokitzapenen aplikazioari buruzko epaimahaientzako aholku praktiko batzuk jasotzen ditu laburki.
Unibertsitatera sartzeko probetan (UsaP) ezartzen diren egokitzapenak ikasleen eskubide bat dira, indarrean dagoen araudian aitortua eta jasota dagoena, eta, era berean, EHUk inklusioaren aldeko zalantzarik gabeko duen konpromisoa.
Sarbide probetarako egokitzapen eskaerak EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira, eta ezarritako prozedurari jarraituz erantzuna ematen zaie.
Gida honen helburua USaP-eko epaimahaiei hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arretarako egokitzapenen argibideak ematea da.
Egokitzapenak nola ezarri
EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak jardunbide egokiak errazten ditu sarbide probetan egokitzapenak behar dituzten ikasleen arreta hobetzeko.
Inklusiorako jarraibideak:
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ezaugarriak askotarikoak eta anitzak dira; beraz, egokitzapenak desberdinak eta espezifikoak dira kasu bakoitzean.
- Egokitzapenak eskatu dituen ikaslea identifikatzea beharrezkoa da, desgaitasun edota hezkuntza premia bereziak dituen egoera ez bai da beti ikusgarria. Zerrenda bidez identifikatu dezakezu.
- Konfidentzialtasuna eta diskrezioa bete beharreko oinarrizko jardunbideak dira eta beraz, ikasgelan ez dira argitaratu behar ez izen-abizenak, ezta ere hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapenak.
- Ikasgeletan dauden zaintzaileak ikasleen egokitzapenen berri izan behar dute.
- Ikasgelako zaintzaileek jardunbide egokiei buruzko gida honetako gomendioei jarraiki aplikatu behar dituzte egokitzapenak. Aplikatyzeari uztijko zaio soilik ikasleak uko ehiten badie.
- Azterketaren hasieran, garrantzitsua da ikaslearengana modu diskretuan hurbiltzea, haren egokitzapenak kontuan hartuko direla jakinarazteko.
- Funtsezkoa da isiltasuna mantentzea eta probak irauten duen bitartean kanpo zarata edota soinuak saihestea.
- Zerbitzuak epaimahaiarekin batera kudeatzen ditu egokitzapenak. Gorabeherarik izanez gero, epaimahaiko lehendakariarengana edo idazkariarengana jo dezakezu.
Egokitzapenak
- Denbora gehitzea: gehienez ere 15 minutu luzatuko da azterketa bakoitza. Aparteko egoerarik egonez gero, berariaz adieraziko da.
- Azterketa denboraren antolaketa: ikasleari aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean jakinarazi. Neurri honek azterketaren amaiera eta berrikuspena antolatzen laguntzen du.
- Testu irisgarriak: azterketa egokituak Sarbide Zuzendaritzak erraztuko dizkio epaimahaiari. Azterketa horiek formatu desberdina dute (letra-mota eta tamaina, lerroartea eta kontraste espezifikoak, bai eta irudi-handitzeak ere).
- Braille azterketa: ikasle itsuek braillez izango dituzte azterketak, eta aparteko gelan egingo ditu, ordenagailu, braille lerroa, Jaws progarama eta dagokionarekin. Iikusmen urritasuna duten ikasleen baliabidetegiko irakasleen laguntza izango du (IBT). Zuzenketarako azterketak paperean entregatu behar izango dira.
- Baliabide teknikoak: lupa, orri lerrodunak, atrila eta bestelako baliabide espezifikoak erabiltzea baimenduko da zerbitzuak aldez aurretik hala adierazi badu.
- Ordenagailua erabiltzea: ordenagailua interneterako konexiorik gabe egongo da eta zuzentzaile ortografikoa aktibatuta edo ez, dagokionaren arabera. Azken lerroan jarriko da ikaslea, gainerako ikasleek pantailaren edukia ikus ez dezaten. Funtsezkoa da entxufe bat gertu izatea konektatua mantentzeko eta kargatutako bateriaren mende ez egoteko. Azterketa amaitzean pendrive batean grabatu behar da, inprimatzera eramateko eta, paperean entregatu ahal izateko.
- Azterketa transkribatzea: ikasle batzuk hirugarren pertsona baten laguntza behar dute azterketa idazteko. Aparteko gela batean egiten da beti, eta laguntzailea kudeatzeaz zerbitzua arduratzen da, materia espezifikoetan ezik; matematika, fisika, kimika edo bestelako irakasgai zehatzetan epaimahaia da arduraduna.
- Altzari egokituak: mahai eta aulki espezifikoak aldez aurretik prest egongo dira ikasgelan.
- Hasierako irakurketa: jarraibideak espezifikoak dira kasuan-kasu eta ikasleak azterketan zehar eskatzen badu bakarrik aplikatuko dira:
- Azterketaren egitura azaltzea eta jarraibideak modu pertsonalizatuan azpimarratzea.
- Azterketako testuak irakurtzea, ondo irakurri dela egiaztatzeko.
- Bukaerako irakurketa: kasuen arabera, jarraibideak desberdinak dira eta, a eta b kasuetan, ikasleak azterketan zehar eskatzen badu bakarrik aplikatuko dira:
- Idatzitakoa ozen irakurtzea, ikasleak berrikus dezan.
- Idatzitakoa irakurtzeko modukoa dela egiaztatzea.
- Galdera guztiak erantzun dituela egiaztatzea.
- Aparteko gela: beti egongo da zaintzaile bat gela honetan, zerbitzuaren eta epaimahaiaren artean adostuta.
- Eserlekua erreserbatzea: ikaslea gelan sartzean, bere eserlekua zein den jakinarazi behar zaio. Lehen ilaran eskatzen denean ikusmen edota entzumen baxua edo bestelako egoerak izaten dira. Erreserbatutako eserlekuan distrakziorik ez egotea garrantzitsua da (elkarrizketak, pertsonen mugimendua, atetik gertu).
- Zeinu hizkuntzako interpretea: ikasle gorrak proba hauetan zehar baliabide hau izango du, eta interpreteak eserleku bat izan beharko du. Zerbitzua arduratzen da baliabide hau kudeatzeaz.
- Hezkuntzarako Laguntzaile Espezialista: motore urritasuna eta menpekotasuna duen ikasleak proba hauetan zehar baliabide hau izango du zaintza, transkripzioa, komunerako laguntza eta bestelakoetan. Zerbitzua arduratzen da baliabide hau kudeatzeaz.
- Ikasgelako zaintzaileentzako informazioa: proban zehar gerta daitezkeen beste egoera batzuk ere badaude, hala nola:
- Elikagaiak, glukosa-neurgailua eta intsulina edukitzeko baimena.
- Komunera joateko edo gelatik irteteko baimena.
- Arreta dei diskretuak kontzentrazioa mantentzen laguntzeko.
- Krisi kasuetarako argibide espezifikoak
- Argibide pertsonalizatuak
- Azterketa gela ikusteko bisita antolatua: zerbitzuak bisitak antolatzen ditu proba aurreko egunetan.
- Zuzentzaileentzako informazio espezifikoa:
- Dislexia: irakurtzeko gaitasunaren garapenean izandako nahasteari esaten zaio, eta, askotan, disortografia ere agertzen da (inbertsioak, errotazioak, ordezkoak, ez-esateak, ortografiari eta puntuazioari eragiten dieten idazketa akatsen multzoa). Horregatik, egoera horietan ortografia akatsak ez dira kontuan hartuko kalifikazioan.
- Diskalkulia: erlazio kuantitatiboak erabiltzerakoan trebetasuna eskuratzea eragiten duen nahaste bat da; eragiketa matematiko edo aritmetikoei eragiten diena. Koordinazio espaziala eta tenporalaren zailtasunak ager daitezke eta eragiketa matematikoak eragin ditzake. Horregatik, planteamenduari lehentasuna ematea eta ariketaren garapena kontuan hartzea eskatzen da.
- Gorreria: gorrak diren ikasleak, orokorrean, idatzizko adierazpenean zailtasunak eta akats gramatikal sistematikoak izaten dituzte. Hau da, batez ere, inguruneko aho hizkuntza modu naturalean jasotzeko zentzumenaren gabezia maila handiago edo txikiago batean dutelako ematen da. Era berean, terminologia abstraktuan edo lengoaia metaforiko edota poetikoan adierazteko zailtasunak dituzte eta modu konkretuagoan idazteko joera azaltzen dute.
- Azterketa kodeak: azterketak anonimoak dira baina epaimahaiak, aurreko hiru kasuetan dauden ikasleen azterketen kodeak emango dizkie zuzentzaileei, zuzenketa jarraibideak nori ezarri behar diren identifikatu ditzaten.
Legedia
2/2023 Sistema Unibertsitateko Lege Organikoa, martxoaren 22koa.
Art. 31. Derecho de acceso
El derecho de acceso a los estudios universitarios, de acuerdo con el artículo 27 de la Constitución, se ejerce en los términos establecidos por el ordenamiento jurídico. Las Administraciones Públicas deberán garantizar la igualdad de oportunidades y condiciones en el ejercicio de este derecho a todas las personas, sin discriminación de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 37 sobre “Equidad y no discriminación”.
1791/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30eko Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onartzen duena.
Art. 15. Acceso y admisión de estudiantes con discapacidad
- 1. Los procedimientos de acceso y admisión, dentro de las normas establecidas por el Gobierno, las Comunidades Autónomas y las universidades, se adaptarán a las necesidades específicas de las personas con discapacidad, con el fin de garantizar la igualdad de oportunidades y la plena integración en la universidad.
534/2024 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak, sarrera-probaren oinarrizko ezaugarriak eta ikasleak onartzeko prozeduren oinarrizko araudia arautzen dituena.
Art. 21. Medidas de accesibilidad para alumnado con necesidad específica de apoyo educativo
- Las comisiones organizadoras, de acuerdo con la regulación específica de la prueba de acceso que establezcan las administraciones educativas en su ámbito de gestión, adoptarán las medidas necesarias para asegurar la igualdad de oportunidades, la no discriminación del alumnado con necesidad específica de apoyo educativo y la accesibilidad universal de las personas con discapacidad que se presenten, teniendo en cuenta lo dispuesto en el artículo 3.
- Los tribunales calificadores podrán requerir informes, pautas de actuación sobre diferentes necesidades específicas de apoyo educativo y la colaboración de los órganos técnicos competentes de las administraciones educativas, así como de los centros donde haya cursado la etapa anterior el alumnado al que se refiere este artículo.
17/2011 Dekretua, otsailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak
V. KAPITULUA: Premia bereziak dauzkaten pertsonak
68.2 artikulua. Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko (eta 2023ko uztailaren 20ko EHUko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez aldatua.)
3. artikulua. Hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleen eskubideak
3.8.- Ikastegiek eta sailek beharrezkoak izan daitezkeen egokitzapenak egitea ebaluazio probetan, metodologiari, denborari eta espazioari dagozkienak, bai eta EHUra sartzeko probetan ere.