Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doktorego Eguna

Irudia

"Doktorego Eguna" ospatuko da ekainaren 29an, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan, Bilbon. 2019ko urrian sortutako UPV/EHUko Doktorego Eskolaren (DOKe) lehen aurkezpen ekitaldia izango da. DOKe-ko zuzendaritza taldeak aurkeztuko du ekitaldia, eta bertara gonbidatutako Miren Artetxe Sarasola Soziolinguistikako doktoreak esku hartuko du.

“Zabaldu atea gure doktoregoari” lehiaketako finala egingo da "Doktorego eguna" delakoan. UPV/EHUko doktorego prestakuntza ezagutarazi nahi da. Lehiaketako finalean, talde bakoitzak bere bideoa aurkeztuko du.

Saioa “Doktorego eguna” streaming bidez emango da

Programa

11:00-11:30 Ongi Etorri

Gotzone Barandika Doktorego Eskolako zuzendariak ongietorria emango die aretoko pertsonei eta streaming bidez konektatzen direnei, eta UPV/EHUko DOKe-ri eta doktorego programei buruzko sarrera labur bat egingo du.

Ondoren, Olatz González Abrisketa prestakuntzako eta ikasleentzako zuzendariordeak hitz egingo du, DOKe-ko irakaskuntza proiektua azaltzeko eta Miren Artetxe Sarasola hizlari gonbidatua aurkezteko.

11:30-12:30 Bideoen proiekzioa

Parte hartzen duen talde bakoitzak gehienez 2 minutuko aurkezpena egingo du, eta, ondoren, bideoa proiektatuko da.

12:30-12:45 Bideo irabazlea hautatzeko bozketa

Talde parte hartzaileek zein izan den bideo irabazlea bozkatuko dute.

12:45 Lehen eta bigarren akzesiten online bozketa itxiko da

Jende guztiarentzat irekita egon den lehen eta bigarren akzesiten online bozketa itxiko da.

12:45-13:15 Epaimahaiaren deliberazioa

Etenaldi bat egingo da epaimahaiak eztabaida dezan.

13:15-13:45: Sariak banatu eta ekitaldi amaiera

Sariak banatuko dira: bideo irabazlea, bi accesit eta bi sari berezi.

  • Bideo irabazlea: ZHEMCHUG taldea
  • Lehen akzesita: publikoaren boto gehien jaso dituen bideoaren saria, IKEA taldea
  • Bigarren akzesita: publikoak gehien bozkatutako bigarren bideoaren saria, ATLANTIKOA taldea
  • Mayor enfoque transdisciplinar: antolatzaileek emandako saria, DOKE IN MIND taldea
  • Nazioarteko izaera nabarmenena: antolatzaileek emandako saria, DOKE NEWS taldea
Irudia