Unibertsitate laguntzaileak
Doktoregoko ikasleek ikerketa-egonaldiak egin ditzakete, bai eta unibertsitate laguntzaileekin baterako tutorekidetzak ere.
EHU ENLIGHT taldeko kidea da; Europako hamar unibertsitateren arteko aliantza: Uppsala University (Suedia), University of Tartu (Estonia), University of Groningen (Herbehereak), University of Göttingen (Alemania), Ghent University (Belgika), University of Galway (Irlanda), Comenius University Bratislava (Eslovakia), University of Bordeaux (Frantzia), University of Bern (Suitza) eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
Gainera, ikasleen trukea errazten duten hitzarmenak daude beste unibertsitate batzuekin. Beste unibertsitate batzuei buruzko informazioa behar baduzu, kontsultatu zure tesi-zuzendariarekin eta doktorego-programarekin.