Doktoregoa enpresa edo erakunde batean egiteko urratsak
DI: doktoregoko ikaslea | KE: kanpoko enpresa edo erakundea | DPBA: doktorego programako batzorde akademikoa
DOKe: EHUko Doktorego Eskola | DP: doktorego programa | EHU: Euskal Herriko Unibertsitatea
| Urratsa | Sinatu beharreko dokumentua | Prozedura | Nahitaez sinatu behar da? | Sinatzaileak | Noiz sinatu |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Konpromiso dokumentua | Konpromiso dokumentua | Bai |
|
Matrikula egitean (epea: hilabete bat ikasleak DPko lehenengo matrikula egiten duenetik) |
| 2 | Hitzarmena | Ikasleak lan kontratua badauka kanpoko erakundean (enpresan, zentro teknologikoan…) eta gutxien dela urtebeteko iraupena badauka doktoregoko prestakuntza aldian (hau da: doktoregoko matrikula aldian): Industria aipamendun tesia |
Bai, 24/25 ikasturtetik aurrera egin dutenentzat matrikula |
|
KErekin lankidetza hasi aurretik (industria aipamena: matrikula egin eta berehala, baldin eta ikasleak matrikula egin aurretik badauka kontratua KEn) |
| Ikasleak EZ badauka lan kontraturik tesia egiteko edo EHUk kudeatutako doktorego aurreko kontratua badauka: Doktorego tesia kanpoko erakundeekin lankidetzan Gainerako kasuetan: Hitzarmen espezifikoa |
Aukerakoa. Derrigorrezkoa da, baina, ikasleak KEn egiten badu doktoregoarekin lotutako jardueraren bat | ||||
| 3 | Titularkidetasunerako edo emaitzak ustiatzeko akordioa | Titularkidetasunerako edo emaitzak ustiatzeko akordioa | Ez. Baina egin egin beharko da babestu beharreko emaitzarik badago edo ustiatu daitekeenik. |
|
Babestu beharreko edo ustiatu daitekeen emaitzarik dagoenean; oro har, doktorego tesia bukatzean. |
*Tesiaren zuzendariek DPBAren baimena izan behar dute aldez aurretik. DPBAk, doktoregoko ikaslea onartzeko unean, gutxienez tesi zuzendari bat izendatuko du EHUko Doktorego Programakoa. Gainerako zuzendarikideak ondoren eskatu eta baimendu ahal izango ditu DPBAk; horrelakoetan, konpromiso dokumentua sinatu beharko dute (ikusi prozedura). Ahal dela, EHUko doktorego programako tesi zuzendaria bera izango da tutorea.