Eduki publikatzailea

INIZIA Sarien 2022ko edizioa

ARABAKO CAMPUSA – DEIALDIA: INIZIA Sarien 2022ko edizioa

Inizia 2022 Sarien deialdian parte hartu nahi duten pertsonek proiektuak aurkezteko epea ireki da.

Enpresa-ekimen berritzaileak edo ideia edo enpresa berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak diren proiektuak sarituko dira.

Kategoriak:

  • Ekimen Berritzaile berriak
  • Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak

5 Sariak:

  • Lehen sari bat eta bigarren sari bat “Ekimen Berritzaile Berriak” kategorian, 1.500,00 eurokoa eta 1.000,00 eurokoa, hurrenez hurren.
  • Hiru sari “Gradu Amaierako Proiektua, Master Amaierako Proiektua eta Doktorego Tesia” kategorian, 500,00 eurokoa bakoitzarentzat.

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 30a

Eskaerak aurkezteko modua: Erregistro elektronikoaren bidez