Irakasle eta ikertzaileen hautaketa-prozesuetan epeak berrabiaraztea

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/29

COVID-19 birusaren agerraldiak eta bilakaerak eragindako osasun krisiak gure bizitzako esparru guztietan eragin du, zalantzarik gabe. Administrazio Publikoen jarduerari dagokionez, aldaketa garrantzitsuak egon dira administrazio horien eta herritarren arteko harremanetan.

Zehazki, ari gara osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriari buruz. Horren arabera, administrazio prozedurak izapidetzeko epemugak eta epeak bertan behera utzi ziren, eta adierazi zen epeen zenbaketa berriro hasiko zela errege dekretu horrek edo, hala badagokio, errege dekretuaren luzapenek indarra galtzen zuten unean. Horren ondorioz, izapidetzen ari ziren irakasle-ikertzaileen lanpostuak betetzeko deialdiak eta lehiaketak eten egin ziren.

Aurrekoa gorabehera, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak, alarma egoera luzatzen duenak, prozedurei buruzko epemugen eta epeen etendura kentzea erabaki du, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hortaz, jakinarazten da ekainaren 1ean abiaraziko direla berriro irakasle-ikertzaileen plaza lehiaketetako hautaketa prozesuetako epemugak eta epeen zenbaketa.

Adeitasunez.

Inmaculada Gerricagoitia Marina
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea