Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Erabakia, 2020ko ekainaren 2koa, UPV/EHUren Doktorego Eskolako Zuzendariarena. Horren bidez, neurriak hartzen dira Doktorego Eskolak kudeatutako master ofizialetako irakasgaien aktak sinatzeari buruz, harik eta COVID-19ak eragindako osasun krisiak eten duen ohiko irakaskuntza jarduerara itzuli arte

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/03

Irakasgaien aktak izapidetzeko, irakasgai horien ardura duten irakasleen sinadura behar da, Unibertsitateko Masterren Gestiorako Arautegiko 19.2 artikuluak jaso bezala (EHAA, 2014/08/26), eta, horien artean, UPV/EHUkoak ez diren irakasleak egon daitezke.

UPV/EHUkoak ez diren irakasleen sinadura behar denean Doktorego Eskolak kudeatutako master ofizialetako irakasgaien aktetan, Doktorego Eskolako zuzendariak honako hau ERABAKI du:

  1. UPV/EHUkoak ez diren irakasleek modu digitalean sina ditzakete Doktorego Eskolak kudeatzen dituen masterretako irakasgaien aktak, beste bide batzuen bidez , esaterako: IZENPEren Erabiltzaile Ziurtagiri Digitala, NAN elektronikoa edo FNMT-CERES Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalaren Ziurtagiria. Horretarako, masterreko batzorde akademikoak GAUR plataformatik ateratako akta eman behar die UPV/EHUkoak ez diren irakasleei PDF formatuan.

  2. Egungo egoeran, irakasleek akten sinadura digitala egiteko baliabide teknikorik ez badute, GAUR plataforman irakasgaiaren arduradun gisa agertzen den sailak erabakiko du nork sinatu behar duen digitalki sailaren ordez.

  3. Erabaki honetan hartutako neurriak indarrean egongo dira harik eta ohiko irakaskuntza jarduerara itzuli arte.

Administrazio bidean behin betikoa ez den erabaki honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke unibertsitateko erregistro orokorrean UPV/EHUko errektoreari zuzenduta, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikulua eta hurrengoak), unibertsitateko erregistro elektronikoaren bidez, edo 39/2015 Legearen 16. Artikuluan adierazitako erregistroen bitartez. Kontuan hartuko da ezen, martxoaren 14ko alarma egoeraren adierazpenaren ondorioz, une honetan administrazio prozeduren epeak etenda daudela, eta prozedura horien epeak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo haren luzapenek indarraldia galtzen dutenean jarriko direla martxan berriro.

DOKTOREGO ESKOLAREN ZUZENDARIA
Izp.: Gotzone Barandika Argoitia