Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doktorego Eskolaren zazpigarren jakinarazpena COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/05

Erabakia, 2020ko apirilaren 27koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, neurriak zehazteko aparteko kasuetan unibertsitateko eraikin eta instalazioetara sartzeko.

Aipatutako erabakiak osatu egiten du errektorearen 2020ko martxoaren 16 eta 30eko erabakietan xedatutakoa. Bi erabaki horietako lehenengoaren arabera, etenda egongo dira aurrez aurreko jarduera guztiak, saihesteko pertsonen arteko kontaktua eta COVID‑19aren hedapena eta, etenaldi horretan urrutiko irakaskuntzaren bidez eta irakaskuntza telematikoaren bidez egingo dira jarduera akademikoak, ahal denean.  Bigarren erabakiak dioenez, irakaskuntzarekin, ikerketarekin, kudeaketarekin edo administrazioarekin zerikusia daukaten funtsezko zerbitzuetan jardueraren bat egin behar duten pertsonak unibertsitateko instalazioetara sartu ahal izango dira, unibertsitateko txartela erabilita, betiere saihestuta jende pilaketak eta errespetatuta osasun agintarien xedapenak.

Erabaki honetan doktoregaientzat eta programetako IRIentzat interesgarriak izan daitezkeen puntu batzuk zehazten dira:

  • Prozesu esperimentaletan beharrezkoa baldin bada etengabeko kontrola egitea, eta horretarako ikertzaileen presentzia ezinbestekoa baldin bada, txandak egingo dira instalazioetara sartzeko.  Ikertaldeetako, ikerguneetako, institutuetako edo sailetako buruek zehaztuko dute, Ikerketaren arloko errektoreordearekin koordinazioan, zein langile joan behar diren lanera txandetan.
  • UPV/EHUko instalazioetara sartu ahal izango dira COVID‑19aren aurkako borrokan laguntzeko jarduerak egiten dituzten pertsonak.
  • Era berean, irakasleak joan ahal izango dira lanera konexio arazoak badituzte etxean, irakaskuntzako materialak batu behar dituzte edota irakaskuntzari lotutako antzeko arrazoiren batengatik une jakin batean bulegora joan behar badute. Horretarako saileko zuzendariaren eta ikastegiko dekanoaren/zuzendariaren baimena izan beharko dute.
  • Ikerketa jarduerei lotutako kanpoko lanak egin ahal izango dira baldin eta agintari eskudunek horretarako baimena eman badute.

Aurrez aurreko lanera itzultzeko, beharrezkoa da lantoki bakoitzak prebentzio neurrien plan bat prestatzea bere berezitasunen arabera, eta plan horri jarraipena egitea, COVID‑19aren kasuen agerpena eragozteko eta, agertuko balira, haiei erantzuna emateko.

Planean aipatzen dira hainbat antolaketa neurri eta neurri higieniko zein tekniko batzuk, abian jarri beharko direnak lan baldintzek horrela eskatzen duten guztietan. Informazio gehiago hemen: https://www.ehu.eus/eu/plan-de-retorno