Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kongresua

Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari Buruzko Nazioarteko V Kongresua

CIISE´23 Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari Buruzko Nazioarteko V Kongresua 2023ko ekainaren 1ean eta 2an egingo da, formatu bimodalean (presentziala eta online). Kongresua Bilboko Ekonomia eta Empresa Fakultatean (Zubiria etxea) izango da.

CIISE 23-k gizarte-bazterketa murrizteko prozesuak hartzen ditu ardatz gisa, bazterketari aurre egiteko modu alternatibo berriei buruz hausnartzeko eta gizarte inklusiboagoak, berritzaileagoak eta gogoetatsuagoak eraikitzen laguntzeko. Kongresu honek gizarteratzearen eta hezkuntzaren inguruan sortzen ari den ezagutza sendotu eta etorkizunera proiektatu nahi du, hainbat testuinguru sozial eta geografikotan gauzatzen ari diren proiektuen bidez, pertsona eta kolektibo kalteberen inklusioa hobetzeko.

Kongresua formatu bimodalean egingo da eta doakoa izango da bertaratzea. Komunikazio bat aurkeztu nahi dutenek kongresuaren web orriaren bidez matrikulatu beharko dute Gure Batzorde Zientifikoak hautatutako proposamenak GRAÓ argitaletxe ospetsuan (SPI Q1) argitaratuko dira.

Proposamenak aurkezteko, maiatzaren 1a baino lehen bidali beharko dira (egun hori barne).

Kongresuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web orria.

Harremanetarako e-maila: info@ciise.net