Breadcrumb

UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia

UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia

Irudia

Pandemiak eragindako parentesiaren ondoren, 2019. eta 2020. urteetan tesia defendatu zutenentzat UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia egingo da. Ekitaldiko burua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango da, Eva Ferreira García andrea, eta 2023ko otsailaren 17an (ostirala) izango da, arratsaldeko 17: 00etan, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriumean (Abandoibarra etorbidea, 3). Ekitaldiak gutxienez hiru ordu iraungo du.

Tesia 2019. eta 2020. urteetan defendatu eta aipatutako ekitaldian parte hartu nahi duten doktore berriek ondoren agertzen den eskaera orria bete behar dute, eta 2023ko urtarrilaren 10a baino lehen bidali, egun hori barne (ezingo da aurkeztu eskaerarik data hori baino beranduago).

Doktorego Eskolak jantzi akademikoa emango die doktore berriei ekitaldiaren egun berean. Hortaz, ekitaldian parte hartuko duten doktoreak garaiz joan beharko dira Bizkaia Aretora, 15: 45etarako, antolatzaileek emango dizkieten argibideei jarraitzeko.

Ekitaldian aipatutako bi urteetako tituludunak bilduko direnez, Mitxelena auditoriumaren edukiera errespetatzeko, UPV/EHUko segizioa eta doktore berriak besterik ezingo dira egon bertan (aldaketarik egonez gero, behar bezala jakinaraziko da). Doktore berri bakoitza gonbidatu batekin etorri ahal izango da, zeinak telematikoki jarraituko duen ekitaldia Bizkaia Aretoko Baroja (2. solairua) edo Oteiza (1. solairua) auditoriumean.

Pertsona horientzako gonbidapena doktore berriei emango diete antolatzaileek, doktoreok jantzi akademikoa jantzi eta gero. Auditoriumetan sartzeko gonbidapena eskatuko da.

Ekitaldia streaming bidez emango da eta argazkilari bat egongo da ekitaldi osoan, argazkiak ateratzen pertsonei banan‑banan eta taldean.