DOCTORADO-PSICOLOGIA-ACTIVIDADES-2024

Psikologia Doktoregoa

Doktoretza tesien VIII. jarraipen jardunaldiaK

Irudia
2024ko ekainaren 18a

1. Jardunaldi hauen helburu nagusia nork bere ikerketa lana beste doktoregaien aurrean aurkeztean datza, norbere komunikazio gaitasunak lantze aldera. Jardunaldi hauek, halaber, beste doktoregaiekin harremanak eraikitzeko eta haien atzeraelikadura jasotzeko testuinguru egokia ere badira.

2. Jarraipen Jardunaldietan parte hartzea derrigorrezkoa da. Psikologiako Doktoretza Programaren betekizuna gutxienez 3 Jarraipen Jardunalditan parte hartzea da. Doktoregaiek jardunaldietan parte hartuko duten eta titulua eta laburpena bidali Maiatzaren 10erarte (egun hori barne), posta elektronikoz.

3. Aurkezpenak presentzialki egingo dira.

4. Jardunaldien egitura. Doktoregaien parte hartzearen inguruko datu zehatzak jaso eta beharrezko doikuntzak egin bitartean, jardunaldien behin-behineko ordutegia hurrengoa da: 2 aurkezpen saio egingo dira, Ekainaren 18an. 09:00tatik 13:00etara eta 14:30etatik 17:00etara. Behin betiko ordutegia Doktoretza gelaren bitartez bidali eta zitzilikatuko da.

5. Jardunaldietan partaide bakoitzak egin beharreko komunikazioak bi zati izango ditu, bakoitza 5 minutukoa, gehienez ere: lehenengo zatian, partaideak aurrez prestatutako aurkezpena egingo dute power point bat erabiliz (aldez aurretik antolatzaileei bidalitakoa), eta bigarren zatia galderei eta eztabaidari eskainiko zaie.

6. Aurkeztu beharreko fitxategiak:

  • 6.1. Laburpena. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko duen ikerketa lanaren laburpen bat prestatu beharko du. Laburpenaren gehieneko luzera 200 hitzekoa edo 1500 karakterekoa (tarteak barne) izango da, eta hurrengo atalak jaso beharko ditu: (1) Sarrera; (2) Metodologia; eta (3) Emaitzak edo espero diren emaitzak. Izenburua bereiz joango da eta ez du hitz kopuruan eraginik izango.

    Laburpena joana.acha@ehu.eus bidaliko da. Azken data: Maiatzak 10 (egun hori barne).

7. Jardunaldien funtzionamendu egokia bermatzeko, moderatzaile lanak egingo dituzten eta denbora kontrolatuko duten laguntzaileak behar dira. Laguntzen duten pertsonei parte hartze ziurtagiri bat emango zaie ordainetan. Laguntzeko prest dauden doktoregaiek, hori berariaz adierazi beharko postan Apirilaren 30erako dute (egun hori barne).

Jardunaldi honen antolakuntzari buruzko edozein kezka edo zalantza baduzue, Psikologiako Doktoretza Programako koordinatzailea den Joana Acharekin (joana.acha@ehu.eus) jar zaitezkete.