Breadcrumb

UPV/EHUko Doktorego Eskolako zuzendaria, Gotzone Barandika, Espainiako Doktorego Eskoletako Zuzendarien Konferentziako (CDED) presidente berria

UPV/EHUko Doktorego Eskolako zuzendaria, Gotzone Barandika, Espainiako Doktorego Eskoletako Zuzendarien Konferentziako (CDED) presidente berria

UPV/EHUko Doktorego Eskolako zuzendaria, Gotzone Barandika, Espainiako Doktoretza Eskoletako Zuzendarien Konferentziako lehendakari izendatu zuten 2022ko urriaren 21ean Bartzelonako Unibertsitatean egindako Batzar Orokorrean.

CDED Alcalako Unibertsitatean sortu zen 2013ko azaroan. Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuetako doktorego-eskoletako zuzendariek parte hartzen duten elkartea da (70 baino gehiago), eta doktorego-ikasketen kalitatea etengabe hobetzea du helburu nagusi.

Bere intereseko gaien artean doktorego-eskolen akreditazio instituzionala, doktoregoko ikasleen ongizate emozionala, etika eta osotasuna ikerkuntzan eta zientzia irekia daude.

Galeria - Gotzone Barandika, CDED presidente berria

Batzar Orokorra