Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko

Nori zuzendua

UPV/EHUko doktoregoko ikasleei.

Data

2020ko azaroa-abendua

Iraupena (ordutan) / Ordutegia

  • 17 ordu eta 30 minutu (bi ordu eta erdiko 7 saio, astean behin).
  • Ordutegia: 10:00-12:30.

Asistentzia

% 90 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan)

Hizkuntza

Gaztelania/Euskara

Modalitatea

PRESENTZIALA (Bizkaiko Campusa)
Osasun-arloko segurtasun-neurriak errespetatuko dituzten aurrez aurreko asteroko saioak: nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziak mantentzea.

Lekua eta egunak

  • Bizkaiko Campusa (Leioa)
    Liburutegia Eraikina

    7.gela (1. Solairua)

  • Azaroak 4, 11, 18 eta 25
    Abenduak 2, 9 eta 16

Hizlaria, irakaslea eta profila

Maria Urcelay. Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bereziki antzerkian egin du aktore-, zuzendari- eta gidoilari-ibilbidea, baina zineman eta telebistan ere ibili da. Aldi berean, arte eszenikoen sorkuntzari eta interpretazioari buruzko ikastaroak eta tailerrak ematen aritu da. Gaur egun, irratiko kolaboratzaile ari da.

Parte hartzaileen kopurua

8-12
Onarpena, izen-ematearen ordenaren arabera

Aurretiko betekizunak

Ikastaroan onartutakoek 3 minutuko komunikazio bat eraman beharko dute prest, eskolako lehen egunean aurkezteko.

Izen-ematea

Inskripzioa beteta

Helburuak

  • Beldur eszenikoa desblokeatzea.
  • Gorputza elementu komunikatzailea dela jabetzea.
  • Egiturak sortzea, edukiak transmititzeko euskarri moduan.
  • Autokontrolerako, kontzentraziorako, arnasketarako, ahotserako eta mugimendurako teknikak eta metodoak bereganatzea.
  • Jolas praktikoa erabiltzen ikastea.

Ikastaroaren edukia

  • Parte hartzaile bakoitzaren komunikazio labur bat aurkeztea.
  • Kontzentrazioa, arnasketa, memoria sentsoriala, grounding teknika eta «orain eta hemen» kontzeptua lantzeko ariketak egitea.
  • Nork bere buruari kanpotik begiratzea eta hitzik gabeko komunikaziorako lan fisikoa egitea (keinuak, mugimendua, begirada, jarrerak, tikak, etab.).
  • Paisaia bat sortzea, bertatik igarotzeko: edukia eta mezua antolatzeko modu kreatiboak.
  • Parte hartzaile bakoitzak hitzaldi bat prestatuko du, tailerrean proposatutako gakoak landuta.
  • Ondoren, komunikazio hori berriro aurkeztuko da. Bi esku-hartzeen azterketa konparatiboa.