Tutorekidetzan egindako tesiak gordailuan utzi eta defentsa egiteko prozedura
Defentsa beste unibertsitatean egiten bada
Tesia gordailuan utzi eta erregistratzeko prozedura
Tesiaren defentsa egingo den unibertsitateko indarreko arautegian zehaztutako prozedura bete beharko da, baina, horrez gain, UPV/EHUn ere erregistratu beharko da. Beraz, doktoregaiak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu UPV/EHUko egoitza elektronikoaren bidez:
- Tesia formatu digitalean.
- Jardueren dokumentua.
- UPV/EHUtik kanpoko adituen txostenak eskuratzeko eskariaren kopia, doktorego programako batzorde akademikoaren adostasunarekin; batzorde horren txostenen inguruko erabakia.
- Adituen txostenak eta doktoregaiak txostenei emandako erantzuna, halakorik egonez gero. Beste unibertsitateak ere txostenak eskatuz gero, unibertsitate horretan aurkeztutako txostenak aurkeztu ahal izango dira.
- Tesia erregistratzeko behar diren aldeko txostenak: tesi zuzendarienak, tutorearena, eta doktoregaia atxikita dagoen sailarena.
- Tesiko epaimahairako proposamena, tesia atxikita dagoen sailak egina.
- Doktorego programako batzorde akademikoaren baimena.
- Doktoregaiaren fitxa eta doktorego tesiaren laburpena.
Hala dagokionean, doktoregaiak dokumentu hauek ere aurkeztuko ditu:
- “Nazioarteko doktorea” aipamenerako eskaria.
- “Industria doktorea” aipamenerako eskaria.
- “Kanpoko erakundeekin lankidetzan egindako tesia" aipamenerako eskaria.
- Euskararen C2 maila egiaztatzetik salbuesteko ziurtagiriaren eskaria.
Web orrian eskura daitezke dokumentu guztiak: https://www.ehu.eus/eu/web/doktoregoa/doktorego-tesia/inprimakiak
Dokumentazioa behin jasota, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak aztertuko du eta bere erabakia jakinaraziko die sailari, doktoregaiari, zuzendariari eta doktoregoko programari defentsa egingo den unibertsitatean izapideak egiteko UPV/EHUk onartutako epaimahai proposamenaren inguruan.
Defentsa
Defentsa egingo den unibertsitatearen arautegian eta estatu espainiarreko eta UPV/EHUko [1] arautegietan eskatzen den dokumentazioa aurkezteaz gain, doktoregaiak dokumentu hauek eraman beharko ditu defentsaren egunerako, beste unibertsitatean eskatzen zaizkion dokumentuez gainera:
- Cum Laude eta sari berezirako gutun azalak [2]
- Graduko akta betetzeko inprimakia (bi kopia)
- Epaimahaikideek bete beharreko txostenen inprimakiak
[1] UPV/EHUko kalifikazio sistema. Defentsaren ostean, epaimahaiak kalifikazioa emango dio tesiari honako eskala honen arabera: «ez gai», «gai», «oso ongi» eta «bikain». Epaimahaiak «bikain» kalifikazioa ematen badio aho batez, cum laude aipamena ematea ere proposatu ahal izango du. Horretarako, bozketa sekretua egingo du cum laude aipamenerako gutun azalak erabiliz. Gero, tesia Doktoregoko Sari Berezira aurkeztea ere proposatu ahal izango du (horretarako deialdia egiten denean aurkeztea, alegia) eta hori ere modu sekretuan bozkatuko du, Sari Berezirako gutun azalak erabiliz. Horretarako, UPV/EHUko webgunean dauden dokumentuak bete beharko dira eta epaimahaiko idazkariak bidali beharko ditu, bakoitza gutun azal itxi batean eta berak atzealdean sinatuta.
[2] UPV/EHUk behar dituen dokumentu guztiak web gunean daude eskuragarri: https://www.ehu.eus/eu/web/doktoregoa/doktorego-tesia/inprimakiak
Defentsa egin ondoren EHUn aurkeztu beharreko dokumentuak
- Graduko akta (bi kopia)
- Epaimahaikideen txostenak.
- Cum Laude eta sari bereziaren gutun azalak (halakorik egonez gero)
- Tesiaren argitalpen inprimakia (ADDI)
- Doktoregaiaren fitxa eta tesiaren laburpena
Defentsa UPV/EHUn egiten bada
Gordailuan uztea eta erregistroa
UPV/EHUko araudiari jarraikiz egingo da eta webgunean dago Tesiak gordailuan utzi eta defentsa egiteko protokoloa: https://www.ehu.eus/eu/web/doktoregoa/doktorego-tesia/tesiak-defendatzeko-protokoloa.
Protokoloan adierazitako dokumentuez gain, beste unibertsitatea tesiaren defentsarako proposatutako epaimahaiaren adostasuna erakusten duen erabakia.
Defentsa
Defentsa UPV/EHUko araudiari jarraikiz egingo da, eta Dokumentazioa Master eta Doktoregoen Atalean behin jasota, honako dokumentu hauek bidaliko dira beste unibertsitatera:
- Graduko akta.
- Epaimahaikideen txostenak.
- Cum laude aipamenerako gutun azalak.
- Sari berezirako gutun azalak.
- Tesiak zuzenketarik behar ez izatearen gutuna (Master eta Doktoregoen Atalak prestatzen du).
Doktoregaiak eta zuzendariak jakin beharko dute hitzarmeneko beste unibertsitateak beste dokumenturik eskatzen duen, aipatutako dokumentuekin batera bidali ahal izateko.
Dokumentuok Master eta Doktorego Atalak bidaliko ditu beste unibertsitatera, tesiaren zuzendariak edo doktoregaiak adierazitako helbidera.