Ikasi ingelesa eta berrikusi zure testuak Arabako Campusean
EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak unibertsitate-komunitatearen etengabeko prestakuntza sustatzen duten jarduerak sustatu nahi ditu, ingeles teknikoaren/akademikoaren ezagutzan eta erabileran. Era berean, interesgarritzat jotzen du hizkuntza hori Lingua Franca gisa ikastea. Ikasleen eta langile eleanitzen beharrak hazi eta dibertsifikatu egin dira Arabako zentroetan. Garrantzitsua da ingelesaren presentzia indartzea graduko eta graduondoko ikasketetan eta ikerketa-lanetan, baita ikasleen eta langileen mugikortasuna ere; besteak beste, unibertsitate-komunitateak hizkuntza horretan hizkuntza-gaitasunak garatzeko prestakuntza behar du.
Arabako Campuseko Errektoreordetzak 2025-2026 ikasturteko lehen lauhilekorako jarduera-eskaintza antolatu du. Jarduerak honako hauek dira:
Izena emateko: https://www.ehu.eus/eu/web/araba/workshop-txantiloia
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/araba/ikasi-hizkuntzak
Testuak berrikusteko eskaerak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 12an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da, edo data hori baino lehenago aurrekontua agortuko balitz.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/araba/revision_textos
Kontaktuan jartzeko, idatzi: arabakohizkuntza.laborategia@ehu.eus