2025-09-08 TEKAZELentzat IVAPeko deialdia

IVAPeko berariazko hizkuntza-prestakuntza TEKAZELentzat

2025-09-08

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak IVAPeko berariazko hizkuntza-prestakuntzaren eskaintza argitaratu du. Teknikariei eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileei zuzentzen zaie eskaintza.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 9an hasi eta 14an bukatuko da, biak barne.

Prestakuntza-ikastaro guztiak udazkenean izango dira.

Harremanetarako, hona deitu edo idatzi94 601 2149 / euskara-plangintza@ehu.eus

Dokumentazioa:

Eskabide-inprimakia

Eskabideak betetzeko, erabili Chrome edo Mozilla nabigatzailea.

Zerrendak

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak argitaratu ditu  IVAPeko berariazko eskaintzarako onartu eta baztertuen zerrendak.

Onartutako eskariak IVAPera epe barruan bideratu dira. Ikastaroen datak heldu ahala, IVAPek jakinaraziko du zeintzuk onartu dituen eta zeintzuk ez. IVAPek ez baditu ikastaroen baten eskari guztiak onartzen, lehentasuna lehenengo heldu direnek izango dute. Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak interesatu bakoitzari nobedadeak jakinaraziko dizkio posta elektronikoren bidez.

Dokumentazioa betetzeko edo zuzentzeko epea: irailak 29- urriak 5.

Inprimakia betetzeko, erabili Chrome edo Mozilla nabigatzailea.