Diximed pediatriarako web ataria
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak DIXIMED pediatriarako argitaratu du, DIXIMED per a pediatria web atariaren euskarazko bertsioa.
DIXIMED pediatriarako 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako web atari eleaniztuna da. Aurretik katalanez, gaztelaniaz, galegoz eta ingelesez eskuragarri zeuden bertsioei gehitu zaie euskarazkoa. Atarian badira 300 termino baino gehiagoko medikuntzako hiztegi orokor bat, hiztegi gehigarri bat COVID-19arekin lotutako hitzak biltzen dituen hiztegi osagarri bat, giza gorputzaren atlas bat eta infografiak, bai eta hitzak elkartzeko joko interaktiboak ere. Hiztegiko definizioetara jotzen duenak haurrek egindako marrazki eta audioak ere aurkituko ditu. Haren ezaugarriak direla eta, DIXIMED baliabide digital erabilgarri eta egokia da lehen eta bigarren hezkuntzako zentroek osasunari eta hizkuntzei buruzko hezkuntza-proiektuak gara ditzaten.
Rosa Estopàk sortu eta zuzendu zuen jatorrizko proiektua, eta haren garapenean kolaboratzaile ugarik hartu dute parte: 20 eskolak eta 3000 baino gehiago haurrek, IULATERM Taldeko, Pompeu Fabra Unibertsitateko eta beste unibertsitate batzuetako hizkuntzalariek, eta DIXIMEDeko edukiei buruzko aholkuak eman dituzten hainbat pediatrak (Bartzelonako Hospital del Mar, Gironako Medikuen Elkargo Ofiziala).
EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintza Errektoreordetzak sustatu du proiektuaren euskarazko bertsioa, Elhuyarrek itzuli ditu testuak, eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartea eta Orokietako Herri Eskola arduratu dira haurren euskarazko audioen grabaketaz.