Aldizkariak eta liburu-bildumak eta -sailak
Euskarazko hiru aldizkari (Ekaia, Gogoa, Tantak) eta lau liburu-bilduma eta -sail (ZIO, Legeak-Leyes, LIMES, Euskal Literatura) sustatzen ditugu, bai diruz lagunduz (Euskal Literatura izan ezik) eta bai testuen hizkuntza-maila berrikusiz eta zainduz ere.
Aldizkariak
Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
Euskal Herrian zientzia eta teknika zabaltzea du helburu, inguru zientifikoetan sorturiko lexikoak eta indartutako tradizioak ez baitute, tamalez, kalean nahikoa oihartzunik izan. [ Argitalpen Zerbitzua / OJS ]
Gogoa. EHUko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria
Hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, eta saiatzen da logikatik, matematikatik, hizkuntzalaritzatik, psikologiatik, filosofiatik, informatikatik eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen. [ Argitalpen Zerbitzua / OJS ]
Tantak. EHUko hezkuntza aldizkaria
Hezkuntzaren eta Pedagogiaren arazo orokorrak eta Euskal Herriaren hizkuntza- zein politika-itxuraketa bereziak ditu aztergai (besteak beste, hezkuntzaren hizkuntza-ereduak, elebitasuna, eskola-sareak). [ Argitalpen Zerbitzua / OJS ]
Liburu-bildumak eta -sailak
ZIO bilduma
ZIOk egungo ezagutza zientifikoa plazaratzen duten askotariko saiakera eder eta irakurgarriak eskaintzen ditu euskaraturik. Goi-mailako dibulgazioko liburuek osatzen dute. Atseginak dira irakurtzeko; arrakasta eta miresmena lortu dute beste hizkuntzetako irakurleen artean, eta aditua ez den baina egungo ezagutza zientifikoaren berri jakin nahi duen irakurleari zuzenduta daude. [ Liburuak ]
Legeak - Leyes
Euskararen normalizazioa astiroago ari da gauzatzen Justizia-administrazioan eta Zuzenbidearen munduan, batetik, arloaren zailtasun linguistiko berezkoengatik eta, bestetik, arauak eta legeak Euskal Herritik kanpoko instantzietan eginak direlako. Hala bada ere, bai autogobernu-lanak eta bai Zuzenbide fakultateen jardun akademikoak premia biziaz eskatzen digute oinarrizko lege-testuak euskaratzea. [ Liburuak ]
Limes
2004. urtean Limesek Klasikoak bildumaren lekukoa hartu zuen, eta harekin EHUk bere egin zuen bildumaren ardura osoa. Bildumako lemak dioen bezala, literatura-baliabideen bidez beren pentsamendua azaldu duten zenbait autoreren obrak euskaratzea da Limes egitasmoaren helburua. Hori dela eta, pentsamendu horren berri emateko garai, hizkuntza, diziplina eta ikuspuntu askotariko autoreak biltzen saiatzen gara; jatorrizko hizkuntzatik itzuli eta luzera neurtuko liburuak burutuz. [ Liburuak ]
Euskal Literatura Saila
Euskal Literatura Sailak euskal literaturaz euskaraz egindako ikerlanak argitaratzeko asmoz jaio zen. Arlo horren ikerketan izandako oinarriak plazaratu nahi ditu. Ikuspegi zabala defendatzen du. Metodologia desberdinetan osaturiko lanak onartzen ditu, eta bere ibilbidean arlo desberdinak babestu ditu: literaturaren soziologia, euskal literatura garaikidearen historia, ahozko literatura, egile jakin bati edo itzulpenari buruzko liburuak aztertzen dituen ikerketa. [ Liburuak ]
Azken ekarpenak
- Euskal Literatura Saila 29. Egungo euskal mikrofikzioa. Mari Mar Bolillow; Jon Kortazar (ed.)
- LIMES 30. Dohaintzari buruzko saiakeraren lorratzean. Maussen eta Lévi-Straussen testuak, Marcel Mauss, Claude Lévi-Strauss
- Legeak - Leyes 28. Espainiako Konstituzioa. 2. edizio eguneratua / Constitución Española. 2ª edición
- EKAIA 47
- EKAIA. Ale berezia 2025 Adimen artifiziala
- Euskal Literatura Saila 28. Ahotsak gorpuztuz. Euskal emakumezkoen literatura (1970-1985). Jon Kortazar; Paloma Rodríguez (ed.)
- Tantak 35 (2)
- Gogoa 25
- ZIO 24. Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina, Miren Basaras Ibarzabal
>> Ikasmaterialen sare-argitalpenak / Diximed pediatriarako web ataria / Argitalpen-zerrendak eta -katalogoak