Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema

Audit ziurtagiria

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren Eskuliburuak (KBBS) laburbiltzen ditu Zentroaren ezaugarriak, kalitate-politika eta berau zabaltzeko erabiltzen dituen baliabideak. Horrela, Eskolaren kalitate-politikaren barruko ardatz diren Egitekoa, Ikuspegia eta Balioak zehazten dira. Era berean, bere Prozesu Sistema deskribatzen da, berau osatzen duten prozesu, prozedura, arduradun eta adierazleak zehazten direlarik.