«GAZTENPATIA» KULTURARTEKO TOPAKETAREN VIII. EDIZIOA. Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa
Lehenengo argitaratze data: 2025/09/19
Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan.
2025eko IRAILAREN 29tik URRIAREN 3ra bitartean, Gaztenpatiako VIII. Kulturarteko Topaketan erakunde latinoamerikarren ordezkariekin batera lan egiteko jarduera batzuk jarriko ditugu abian EHUn.
Zehazki, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu "GAZTENPATIA PROGRAMA: GARAPEN LANKIDETZAKO ZERBITZURAKO IKASKUNTZAKO PROIEKTUAK KODISEINATUZ" Jardunaldian parte hartzera.
- Zer eramango duzu?
- Tresna didaktiko berritzaileak
- Praktikak eta GRALa Garapen Iraunkorreko Hezkuntzarekin lotzeko ideiak
- Zure ikasleengan pentsamendu kritikoa, enpatia eta konpromiso soziala sustatzeko baliabideak
- Beste irakasle konprometituekin elkartrukerako gune bat
- Bertan lanean dabiltzan pertsonen zein testuinguruaren ezagutza handiagoa, beraien eskutik, non gure ikasleek Garapenerako Lankidetzan praktikak eta GRALa garatu ditzaketen
- Nori dago zuzenduta?
- Beren irakaslana hobetzeko eta justizia, jasangarritasun eta herritartasun globaleko balioak integratzeko interesa duten EHUko irakasle guztiei.
Data:Urriak 2, osteguna.
Ordutegia: 09:30 – 16:30
Tokia: Bizkaia Aretoa. Arriaga Auditorioa (Bilbo)