ADI EHU! Badator Invisible Express 2026
Data
2026/09/29, 13:00
Invisible Express ideia sinple batetik abiatzen da: zinemak munduari begiratzeko modua eralda dezakeela. Film labur original batekin parte hartzera animatzen zaitugu.
Aurtengo gaia Mikel Reparaz kazetari eta ETBko Nazioarteko buruak argituko du. Estali dituen istorioetako batzuk kontatuko ditu, gaiari heltzeko pistak emango ditu eta, amaieran, filmaketa hasteko erabiltzen den kartazal lakratua banatuko da. Galderak egiteko denbora egongo da.
📅 Noiz: irailak 29, asteartea, 13:00etan
📍 Non: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Entzunaretoa (Bizkaia-Leioako Campusa) Sarrera librea lekuak bete arte.
💻 Teams bidez ere jarrai dezakezu.
Gogoratu film labur irabazleak, gainera, 1.500 €-ko saria jasoko duela.