Breadcrumb

Graduazio ekitaldirako protokoloa. Fakultateko Batzarrak onartuta (2026-03-03)

Graduazio ekitaldirako protokoloa. Fakultateko Batzarrak onartuta (2026-03-03)

Parte-hartzeari buruz

Baldintzak parte hartzeko

Ondoko baldintzak bete dituzten Gradu edota gradu bikoitzeko ikasle guztiak:

  • Espediente akademikoa itxita
  • Idazkaritzan titulua eskatuta
  • Izen-emate epea amaitu aurretik gordekina jasota


Gradua amaitzeko kreditu gutxi falta bazaizkit, parte har dezaket?

Graduazio ekitaldian Unibertsitateko ikasketen amaiera ospatzen da. Beraz, espedientea itxita eta titulua izapidetuta egotearekin dago lotuta. Gradua amaitzeko kreditu batzuk falta bazaizkizu, hurrengo urteko ekitaldira itxaron beharko duzu.

Izen-emateari buruz

Zer egin behar dut izena emateko?

Izen-emate orrian eskatzen diren datuak bete behar dituzu apirilaren 26a baino lehen eta bidali.

Eta izena emateko unean arazoak baditut edo daturen bat aldatu nahi badut?

Helbide honetara mezu bat bidali: gkz.graduazioa@ehu.eus

Noiz eman behar dut izena?

Deialdian adierazten den epearen barruan.

Beharrezkoa al da izen-ematea egitea?

BAI. Eta ezarritako epearen barruan egin behar da. Ez egin ezkero, ezin izango zara graduazio-ekitaldira joan.

Beharrezkoa al da “orlan” parte hartzea graduazio-ekitaldira joateko?

Ez, ez da beharrezkoa. Ez da gauza bera.

  • Orla ikaskideen artean egiten den oroigarria da eta ikasleek antolatzen dute.
  • Graduazio-ekitaldia, ordea, Fakultateak antolatutako ekitaldi instituzionala da, ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendua.
     

Gonbidapenei buruz

Laguntzailerik joan daiteke?

Aretoaren edukiera maximoak aukera ematen badu, ikasle bakoitzak bi pertsona eroateko aukera izango du. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera banatuko dira.

Bi lagun baino gehiago etortzeko aukerarik ba al dago?

Aretoaren edukiera mugatua da eta, segurtasun arrazoiengatik, ezin dira graduatu bakoitzeko bi pertsona baino gehiago gonbidatu.

Umeak etor daitezke?

Familiarekin egon nahi izatea ulertzen da, halabaina graduazio-ekitaldi bat ez da oso egokia haur txikientzat. Izan ere, aretoan ezin dira kotxetxoak sartu. Parte-hartzaileek 12 urtetik gorakoak izan behar dute.

Mugikortasunari dagokionez, behar bereziak ditut.

Ekitaldi honetan parte hartzen duten graduatuek, izen-emate orria betetzean, beren behar berezien berri eman behar dute, antolakuntzak kontuan izan dadin. Gogoratu oholtzara igo behar duzula diplomak jasotzeko; hori dela eta, zure mugikortasuna bermatu behar da ekitaldi osoan.

Nire laguntzaileek behar bereziak dituzte (mugikortasuna, eta abar).

Ekitaldia ondo garatzeko eta sarrera errazteko, garrantzitsua da zure laguntzaileen behar bereziak adieraztea ere, Areto Nagusian haientzako eserlekua erreserbatu eta behar bezala kokatzeko.

(*) Mugikortasunarazoak dituzten laguntzaileentzako egindako erreserbak errespetatu egin behar dira; hala egiten ez bada, antolakuntza taldeak pertsona horiek aretotik kanporatuko ditu.

Graduazio egunari buruz

Noiz bertaratu behar naiz?

Ekitaldia arratsaldeko/gaueko ordutegian egiten da. Hasiera-ordu zehatza webgunearen bidez jakinaraziko da, baina graduatuen aurkezpen-ordutegia hasi baino ordubete lehenago izango da, gutxi gorabehera.

Eta nire laguntzaileak?

Laguntzaileek ekitaldirako prestatutako espaziora hasiera baino ordu erdi lehenago sar daitezke.

Non eseri behar dut?

Graduatuak aurreko aldean eseriko dira, eszenarioaren aurrean. Ezarritako eserleku bat izango dute, eta protokolotaldekoek adieraziko diete non eseri.

Laguntzaileekin eseri ahal izango naiz?

Ez. Laguntzaileak aparteko gune batean eseriko dira, haientzat ere eserlekuak baitaude esleituta. Iristean, protokolo taldeak non eseri adieraziko die.

Zenbat irauten du ekitaldiak?

Graduazio ekitaldiaren iraupena, gutxi gorabehera, ordu eta erdikoa da.

Ekitaldira joaten ez banaiz, diploma jaso dezaket?

Ez. Ematen den diploma sinbolikoa da eta Fakultateak graduazio-ekitaldiaren testuinguruan baino ez du balio.. Titulu ofiziala bere prozeduraren arabera izapidetzen da eta Fakultateko idazkaritzan jaso daiteke dagokionean.

Nola lor ditzaket ekitaldiko argazkiak?

Argazkiak deskargatzeko esteka bat argitaratuko da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko webgunean.

Informazio osagarria