Praktikak EITB 2026-2027

EITB multimedia taldean praktikak egiteko deialdia. 2026-2027

120 ECTS gainditua dituzten Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta Harreman Publikoak  eta KA+PU eta KO+KA gradu bikoitzetako ikasleek EITB multimedia taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2026ko urritik 2027ko abuztuaren 31ra arte.

Plaza kopurua: 11

Norakoak

DESTINOA ZENTROA Z.

TITULAZIOA (GRADUA)

EUSKARA MAILA

ETB ALBISTEGIAK

BILBO 1

KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA

C2

ETB KIROLAK

BILBO 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C2

ORAIN (net)

BILBO 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C2

SOCIAL MEDIA (net)

BILBO 2 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C2

EUSKADI IRRATIA: ALBISTEGIAK

DONOSTIA 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C1

EUSKADI IRRATIA: KIROLAK

DONOSTIA 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C1

EUSKADI IRRATIA: GAZTEA

DONOSTIA 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C1

RADIO EUSKADI: ALBISTEGIAK

BILBO 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C1

RADIO EUSKADI: KIROLAK

BILBO 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C1

RADIO VITORIA: ALBISTEGIAK

GASTEIZ 1 KAZETARITZA
IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
C1

 

Egutegia eta Ordutegia

Praktikak ondoko egutegi eta asteroko ordutegiarekin garatuko dira:

  • 2026/10/01-2027/05/31 – 20 ordu astean
  • 2027/06/01-2027/8/31 – 35 ordu astean

Garrantzitsua: ez dira bi plaza ezberdin, onuradun bakoitzak praktikaldi osoa egingo du; hortaz, plaza bakoitza 11 hilabetetan garatuko da.

Ordainsaria

Onuradunei Gizarte Segurantzan alta emango zaie eta jasoko dituzte:

  • hilean 550 euro (astean 20 orduko aldian daudenean)
  • hilean 750 euro (astean 35 orduko aldian daudenean) 

Euskara

Eskatzaileek C1 maila edo plaza batzuetan euskarazko C2 maila egiaztatuta izan beharko dute (kontsultatu norakoen taula). Eskaera egiterakoan eskatutako C1 edo C2 maila agiri bidez egiaztatu ezin badute, EITBk maila-proba bat egingo die ikasleei.

Eskaera egiteko prozedura

Interesa duten ikasleek honako prozedura jarraitu behar dute:

  1. CVa eta portfolioa (euskaraz). Portfolioa link baten bidez egon beharko da jasoa CVan
  2. Euskara ziurtagiria (baldin badute)
  3. Nortasun agiriaren kopia (alde bietatik)

Eskaera egiteko epean zehar bidalitako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan; hau da, irailaren 2tik 16ra bitartean bidalitakoa. Ez dira aintzat hartuko data horien aurretik edo ondoren jasotako dokumentuak dituzten mezuak.

Dokumentazio osoa aurkezten ez duen eskaera oro hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

  • 2026ko irailak 16