Eduki publikatzailea

Masterclass: Amal Ramsis. Zinemagileen arteko 8. Karabana

Irudia
Astelehenean, maiatzak 13, 11:000-13:00 bitartean, Amal Ramsis dokumentalgile egipziarraren bisita izango dugu Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan. Amal Ramsisek La frontera entre el reportaje y el documental, ¿subjetividad o objetividad? izeneko masterclassa eskainiko du.

Ekimen hau Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKE erakundearen eskutik dator eta ‘Emakumeek egindako 8. zine karabana’-ren barruan kokatzen da. Izan ere, egun horretan bertan, arratsaldez, 19:45etan, Bilboko Alhondigan, Amal Ramsisen azken pelikula ikusteko aukera izango dugu, “You come from far away”. Aurtengo Karabanan Europako eta Afrikako bost emakume zuzendarik gerrari buruz hitz egingo digute, ezohikoa bezain interesgarria den ikuspegi batetik.