Eduki publikatzailea

Gondra Barandiarán- Bilboko Arte Ederren Museoa Bekak

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/18

Beka-programaren zazpigarren edizioa

Gondra Barandiarán Fundazioaren (www.gondrabarandiaran.org) eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren helburua gazteei gaitasun berriak eskuratzeko eta prestakuntza-garaian hartutako ezagutzak garatzeko aukera ematea da, museoko profesionalen laguntzarekin eta lan-ingurunearekin harremanetan egonda.

Gondra Barandiarán-Bilboko Arte Ederren Museoa 2020-2021 Beken programa gure museoko hainbat alorretako 7 prestakuntza-bekez osatzen da, eta Gondra Barandiarán Fundazioaren babesari esker antolatzen dira.

Informazioa kontsultatu dezakezue museoaren webgunean https://www.museobilbao.com/empleos-becas.php , eta halaber gure sare sozialetan, Twitter @museo_bilbao, Facebook eta Instagram, Museo de Bellas Artes de Bilbao.