Eduki publikatzailea

BIME PRO Campus

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/16

Irudia

Musika-industriako prestakuntza aurreratuko programa

BIME PRO kongresuaren zortzigarren edizioa urriaren 26, 27, 28 eta 29an ospatuko da Bilbon. Networkingez, sormenez, eztabaidaz, formakuntzaz eta zuzeneko musikaz beteriko hiru jardunaldiz gozatzeko aukera izango duzu.

BIME PRO Campus, kultur industrietan interesa duten ikasleei zuzendutako formakuntza intentsiboa da. Bereziki musika sektoreren alor guztietan lan egin nahi dutenentzat diseinatua. Alor artistikoa, managementa, ekoizpena, kontratazioa, argitaletxeak, legedia, marketina, teknologia berriak, etab.

BONO CAMPUS ONLINE 15€
BONO CAMPUS PRESENTZIALA 30€
 

BIME PRO CAMPUS+ BEKA

Garapen Iraunkorreko Helburuei lotuta, BIME PROk musika jaialdien iraunkortasunari eta berrikuntzari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen zaitu.

Nazio Batuen 2030 Agenda kontuan hartuta, iraunkortasunarekin lotutako irtenbiderik berritzaileenak asmatzea nahi dugu.

SARIA
#bimepro bime.net

BIME PRO Campus+ programaren deialdi berri baten bidez,4 eguneko kultura eta sormen-industrietako goi mailako formakuntzaz gozatzeko aukera aurkezten dizuegu.
18 ikaslez osaturiko talde txiki bati zuzenduta. Sektorean errefente diren profesionalen eskutik. Beka eskuratu ahal izateko, BIME PROk jasangarritasunarekin eta musika-industriarekin lotutako erronka bat planteatzen dizu. Kontsultatu gure webgunea, eta informatu zaitez ize na nola eman.

Proposamenak aurkezteko epea urriaren 12an itxiko da.