Eduki publikatzailea

Develop Film Market

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/22

Irudia

Develop Film Market euskal ikusentzunezko arloko profesionalen artean lankidetza eta ko-produkzio dinamikak bultzatu nahi dituen iniziatiba ekintzailea bat da. Urriak 2an osptauko da DockBilbo-n eta arlo desberdinetan laguntzeko Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleekin kontatzea gustatuko litzaiguke. Ekimen berri honek Komunikazioko ikasleen profilarekin primeran egiten du bat.

1. Alde batetik, bolondresak beharko genituzke MARKET, NETWORKING, SCREEN eta SQUARE sail desberdinek dituzten beharrak betetzen laguntzeko. Ikasleak ikusentzunezko profesionalekin kontaktu zuzenean egoteko aukera edukiko dute antolakuntzaren parte diren bitartean. Sail desberdinetan mugitzeko aukera izango dute zinema merkatu bat barrutik ondo ulertu ahal izateko. Proiektu bat nola garatu, aurkeztu, saldu, pitching bat egin, inplikazioa eta kolaborazioak  nola lortzen diren ikusteko, hau da, ikusentzunezko ekoizpen independieteak nola funtzionatzen duten ikusteko aukera ezin hobea da Develop.

2. Bestaldetik, Master Class bat antolatu da eta partehartzaile bila gabiltza. Helburua lan kolektibo bat sortzea da.  Goizeko 11etan hasi eta partehartzaile guztien artean brainstorming bat egin ondoren denon artean gaia aukeratuko da. Gai horren arira, talde bakoitzak zine-minutu bat grabatu eta editatu beharko du, laburmetrai orokorraren zati bat izango dena. Arratsaldeko 6retan izango da emanaldia eta sortutako lana partaide guztien artean aztertuko da.

 

Baldintzak:

- unibertsitate/eskola bateko ikaslea izatea
- Talde bakoitzeko kamara bat, mikrofono bat, tripode bat eta edizio programa bat daukan ordenaigailu bat edukitzea.


Parte hartu nahi baduzue eta ikusentzunezko munduan gertu-gertutik murgildu, bidali honako datuak dfilmmarket@gmail.com helbidera:

o Izena
o Abizenak
o Eskola/Unibertsitatea
o Espezialitatea
o NAN
o Emaila
o Telefonoa