EHUko ikasleen IX. Biltzarra: Ez itxaron gehiago. Izan zaitez aldaketaren parte!
Lehenengo argitaratze data: 2026/09/18
Denok amets egin dugu mundua aldatzearekin, eta zu ez zara salbuespena. Gradu bat ikasi duzu, orduak eman dituzu irakurtzen, pentsatzen, eztabaidan... eta pertsonek eta gure planetak dituzten arazo larriez jabetu zara. Kezkaz ikusten ekonomian eta gizartean gertatzen ari diren atzerapausoak -aurrerapausoak ere badiren arren-, eta zuk zeuk ere zure ekarpena egin nahi duzu, ondorioz.
Zure Gradu Amaierako Lanean (GrAL) egin duzun ikerketa lanak ekarpen txiki bat egin diezaioke zure inguruko gizarte, ingurumen eta ekonomia eraldaketari. Ahalegindu zara zeuretik zerbait ematen, gauzak behingoz alda daitezen. Lehen saioa izan da zuk zeuk zerbait emateko, bizi zaren gizarteak eman dizunaren zati bat itzultzeko.
Horiek horrela, EHUk gonbidatu nahi zaitu zure ekarpenaren berri EHUko ikasleen IX. biltzarrean , mundua eraldatzeko GrAL hoberenei eskainiko zaiena.
Saioak urriaren 24an egingo dira eta amaiera ekitaldian banatuko dira Kongresuko 12 sariak.
Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago jada. Zeren zain zaude zeurea