Tailerra: "Osasun mentala: Ikasteko dugun ikasgaia"
Lehenengo argitaratze data: 2026/01/23
Osasun mentala sustatzeko tailerra, EHUko Arreta Psikologikorako Zerbitzuak antolatua
Ikasle guztiei zuzendutako proposamena da, ongizate emozionala, prebentzioa eta osasun mentalaren sentsibilizazioa sustatzera bideratua, ikuspegi praktiko eta parte-hartzailearen bidez, eta, gainera, 1,5 ECTS kreditu lortzeko aukera ematen du.
Zergatik parte hartu?
- Zure osasun mentala hobetzeko gerturapen praktikoa delako
- Ongizate emozionala sustatzeko zeharkako gaitasunen landuko dituzulako
- Estresaren kudeaketarako eta erregulazio emozionalerako estrategiak lortuko dituzulako
- 1.5 krediturarte lortzeko aukera (0.5 kreditu 4 saioko)
Informazio praktikoa
- Ordutegia: 2.5 orduko saioak.Otsailetik, maiatzera astean behin, 15.00-17.30 artean.
- Hizkuntza: elebitan (saioaren arabera)
- Lekua: Araba - Elurreta eraikinean 210 gelan/ Bizkaia - Liburutegiko Batzar Aretoan / Gipuzkoa - Zipitria eraikinean 0.01-0.02 gelan
- Izen-ematea eta egitaraua. GARRANTZITSUA: ikastaro osorako emango da izena, eta ez da derrigorrezkoa izango saio guztietara joatea.
- Kredituak joandako saio kopuruaren arabera eskeituko dira. Lau saio baloitzeko 0,5 kreditu. Gehienez 1,5 kreditu.
- Kontaktua: talleres.sap@ehu.eus