Becas transición al mundo laboral (Procedimiento de solicitud)

Lan mundurako trantsizio bekak

Eskaera egiteko prozedura

Norentzat:

Eskaera egiteno unean 150 ECTS gaindituta dituzten ikastegiko edozein gradutako ikasleak.

Prozedura:

Honakoak dira jarraituko beharreko urratsak:

  1. Unibertsitateko webgunean sartu eta "Lan mundurako trantsizio beken programa" atalean ikasleentzat dagoen informazioa ARRETAZ irakurri.
  2. Kontsultatu plazen eskaintza. (pdf, 700Kb) (maiatzak 8an argitaratuko da)
  3. Bete eskaera orria. (epea: maiatzak 11-14)
    • KONTUAN HARTU:
      • eskaeran gehienez 4 norako aukeratu ditzakezu, lehentasun-ordenaren arabera. 
      • Eskabidea online egiteaz gain, zure CVa gkz.praktikak@ehu.eus  helbidera bidali beharko duzu.
        • CVa pdf formatuan eta zure izenarekin eta abizenarekin identifikatuta.
        • Azken eguna 2026ko maiatzak 14.
        • Ez dira kontuan hartuko CVak adierazitako dataren ondoren bidaltzen diren eskabideak, ezta izenik gabeak ere.
      • GARRANTZITSUA: trantsizio-beka uztaila+abuztua+iraila epealdirako bakarrik eskatu dezakete 2026ko uztailean espediente akademikoa zabalik izango duten  ikasleek
  4. Esleitzeko irizpideak:
    • Esleipena enpresak egiten duenean: CVak jasoko dituzte eta hautaketarako egokitzat jotzen dituzten probak abian jarri ahal izango dituzte.
    • Esleipena dekanordeak egiten duenean: Irizpide nagusia espediente akademikoaren batez besteko nota izango da.
ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA: 2026ko maiatzak 14