Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Multimedia 11

Multimedia gela 11

Kokapena: 3. solairuan MM11 gelaren kokapen planoa ikusi

Ordenagailu postuak: 10 PC

Software: Adobe Creative Suite 6 Master Collection. MM11 gelan instalatutako Software kontsultatu.

MM11: kontsultatu eskolen ordutegia

Multimedia armairua irekitzeko jarraibideak:

Bideoa ikusi:

Armairua irekitzeko:
- Txartela irakurgailutik pasatu.
- Agintea eskuinera biratu argi gorria berde jarri arte.
- Heldulekua biratu.

Armairua ixteko:
- Heldulekua biratu.
- Txartela irakurgailutik pasatu.
- Agintea ezkerrera biratu argi berdea gorri jarri arte.

Multimedia 11 erabiltzeko eskaera :

Irakasleak eta ikasleak:

Erabileran bete beharreko baldintzak:

Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.

Eskola ordutegitik kanpo gela osoa erreserbatu nahi duen irakasleak "R & R" erabili beharko du, edizio postu guztiak erreserbatuz. Esteka: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin. 
 

Egutegia eta ordutegia:

Arreta ordutegia (honek ez du esan nahi gune guztiak erabilgarri daudenik ordutegi honetan. Erreserba egin aurretik kontsultatu beti gela hauen okupazioa):

1. lauhilekoa: 2021eko irailaren  6tik abenduaren 17ra

Covid-19k sortutako egoera dela eta, irakas-guneen edukiera murriztu da. Gela bakoitzerako postuen erreserbak banakakoak izango dira (sartu nahi duen pertsona bakoitzak erreserba bat egin behar izango du ohiko prozeduraren bitartez).

Astelehena: 09:00-20:00

Asteartea: 09:00-20:00

Asteazkena: 09:00-20:00

Osteguna: 09:00-11:00 

Ostirala: 11:00-13:00

Gabonetako oporretan: itxita

 

Erreserbatzeko prozedura:

 

  1. Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin.
  2. Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
  3. Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar  dira.
  4. Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
  5. Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
  6. Ikaslea lehen solairuko Atezaintzara ezarritako orduan joan behar da.
  7. Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin. 

Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.